Gai librean

Pirinioetako muturluzearen kontserbaziorako funtsezko faktoreak ikertzen

2017/09/01 Esnaola Illarreta, Amaiur - Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea (UPV/EHU)

Pirinioetako muturluzea edo ur-satorra, Galemys pyrenaicus, Euskal Herriko animaliarik berezienetakoa da. Iberiar Penintsulako iparraldean eta Pirinioen iparraldeko isurialdean endemikoa den ...

Sexua, zientziak ahaztutako aldagaia

2017/09/01 Labaka Etxeberria, Ainitze - Erizaina, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena saileko ikertzailea, EHU.

Zergatik diagnostikatzen zaizkie berandu emakumeei bihotzeko gaixotasunak? Ba al dute gizonek osteoporosirik? Depresioa pairatzen dutenen gehiengoa emakumezkoa bada, zergatik ikertzen da eskuarki animalia arretan? 1991n Bernadine Healyk The New England Journal of Medicine aldizkarian idatzitako editorial batek hautsak harrotu zituen, eta zeraz ohartarazteko bidea ireki zuen: sexu batean soilik egindako ikerketak ezin direla, besterik gabe, beste sexura orokortu. Baina, oraindik ere, zelula, animalia edota pertsona arrekin egiten du lan zientziak gehienetan, eta emeak amatasunaren eta menopausiaren gaineko ikerketetan soilik hartzen ditu kontuan. 2017an, Journal of Neuroscience Research aldizkariak gogorarazi digu sexua aldagai biologiko gisa kontuan hartzeko beharra, hots, subjektu ar eta emeen arteko ezberdintasunak kontuan hartzeko premia. Azter dezagun gatazka zientifiko horren bilakaera.

Alzheimerraz ahazteko itxaropena

2017/09/01 Astiz Zurutuza, Xabier - Farmazialaria

Alzheimerra endekapen-dementzia motarik ohikoena da. Hirugarren adineko pertsonek jasaten dute, eta adimen-funtzioei erasotzen die eguneroko jarduerak zailduz. Kaltea iraunkorra eta ...

Materialak ere frustratzen dira

2017/08/11 Irene Urcelay-Olabarria - Ingeniaritza Eskolako irakasle atxikia Fisika Aplikatua I Sailean

Frustrazioa egunerokotasunean sentitzen dugu, eta ia beti era negatiboan ikusten dugu: porrotaren alboan, iluntasunean, alde ezezagunean. Baina, ez al da ideia on eta berrien abiapuntu? Eta bizidunok bakarrik sentitzen al dugu? Ez, materialek ere frustrazioa izaten dute, eta putzutik irteteko hartzen duten jarrerak ondorio oso interesgarriak izan ditzake.

Zoologiaren egungo joerak

2017/07/05 Ainara Atxurra Ahumada - Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia saileko ikertzailea

Zoologiaren gaur egungo erronka nagusia da gure planetan dauden animalia-espezie guztiak deskribatzea suntsituak izan baino lehen. Horretarako, azken urteetan, zoologook nabarmen aldatu dugu animaliak aztertzeko modua. Ikus dezagun, bada, zertan dautzan zoologiaren egungo joerak.

Intuizioaren bide ilunak argitzen

2017/05/12 Azkune Galparsoro, Gorka - Adimen artifizialaren ikertzailea

Albert Einstein fisikari handiak esan zuen intuizioa dela benetan balio duen gauza bakarra. Einsteinek ez ezik, badirudi beste guztiok ere intuizio-gaitasun itzelak ikusten ditugula zientzialari, politikari eta era guztietako estratega nabarmenenen atzean. Esan genezake arazo konplexuak askatzeko behar-beharrezkoa dela intuizioa, arrazonamenduarekin eta ezagutzarekin batera. Baina zer da intuizioa? Gizakiok soilik dugun ahalmen berezi bat al da?

Sareen arteko komunikazioak bizkortzea: bide optimoa aurkitzen duten algoritmoak

2017/05/12 Doncel Vicente, Josu - Matematika Aplikatua eta Estatistika saileko irakaslea

Telekomunikazio-sare modernoetan, hainbat motatako gailuek (ordenagailuak, telefonoak eta tabletak, esate baterako) datu-paketeak bidaltzen dizkiote elkarri; hori egiten dutenean, komunikatu egiten ...

Udara bat ardiekin, senari jarraika

2017/05/12 Etxeberria Okariz, Mikel - Biologian graduatua

Lehen artzainek ardiak Euskal Herrira ekarri zituztenetik, milaka urte pasatu dituzte ingurura moldatzen. Hobekien moldatutako ardiek ondorengo gehiago utzi dituzte ...

Buru-zorrien aurka

2017/05/04 Mendia Gonzalez, Ana - Erizaintzan graduatua

Egungo haur ugariren parasito gogaikarri eta guraso askoren kezka dira buru-zorriak, Pediculosis capitis deritzon infestazioa eragiten duten izaki ñimiñoak garaitzeke baititugu eta gure arerio baitira. Ahaleginak ahalegin, herrialde gehienetan, ez da infestazioaren kontrol arrakastatsurik lortu, eta, ondorioz, bai herrialde garatuetan, baita garapen bidean dauden herrialdeetan ere, pedikulosiaren prebalentzia deigarria da. Estigma sozialak eraginda, gainera, zorri-infestazioarekiko erantzuna fobikoa da mendebaldean, zorriak garbitasun eskasaren ondorio direlako usteak baitirau gurean. Usteak, ordea, erdia ustel.

Gaixotasun genetikoen korapiloa askatzen

2017/03/01 Garcia Etxebarria, Koldo - Genetikan doktorea

Gaixotasun askoren oinarria, 14.000 ingururena, genomako akatsetan dago. Gaixotasun horiek bi talde handitan sailka daitezke: batetik, gene bakarrak eragiten ...

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.