Gune horrek, bi estatu horietako urez gain, beste bi herritako urak hartuko ditu, Panamakoak eta Kolonbiakoak, hain zuzen. Guztira, 211 milioi hektarea izango ditu.
Baina gune horretan garrantzitsuena ez da tamaina, babestuko duen ekosistema baizik. Gune babestu horrek Costa Ricako Coco uharteko parke nazionala eta Ecuadorko Galapago uharteak lotuko ditu, munduko itsas erreserba garrantzitsuenetako bi. Adituen ustez, hainbat espezieren migrazio-bideak babestuko ditu, bale urdinarena, esate baterako, eta beste hainbaten ugaltze-guneak, larruzko dortokarena, adibidez.
Itsasoan gune babestuak sortzea lehorrean baino askoz zailagoa da. Ondorioz, bien arteko aldea izugarria da; mundu osoan, lehorreko lurraldeen % 12 dago babestua, gutxi gorabehera; itsasoaren kasuan, ordea, % 1era ere ez da iristen ehunekoa.