Erreportajeak

Antisorgailu hormonalak eta depresioa: erlazioa aztergai

2017/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Hamalau urtez, 15-34 urteko milioi bat neska eta emakume baino gehiagoren datuak bildu dituzte Kopenhageko Unibertsitateko ikertzaileek. Hauxe zen ikerketaren helburua: argitzea ea harremanik ba ote dagoen antisorgailu hormonalak hartzearen eta depresioa izateko joeraren artean. Erantzuna baiezkoa izan zen. Lorea Barinaga-Rementeria Zabaleta ginekologoak eta Amaia Vazquez Eguzkitza sexologoak aztertu dituzte ikerketa hartan bildutako datuak eta ateratako ondorioak.

Fusiora bidean, izar txiki bat amets

2017/03/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ondo bidean, urte batzuk barru, inoiz egin den makina konplexuenetako bat jarriko dute martxan Frantziako hegoaldean. Izar txiki bat sortu nahi dute makina horren bihotzean, energia-iturri berri bihur daitekeen izar txiki bat.

Prioiak oroimenaren zaindari

2017/03/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Prioiak dira, seguruenik, biologiak azken hamarkadetan aurkitu dituen egiturarik erakargarrienak eta, aldi berean, beldurgarrienak. Besteak beste, garuna gruyere gazta bat bezala utz zezaketela erakutsi ziguten. Egia esan, gaizki tolestutako proteina batzuk besterik ez dira, baina biologiaren oinarrizko paradigmei ere desafio egin diete; generik gabe “ugaltzen” dira. Gure madarikazioa jaso ondoren, ordea, badirudi aurpegi atsegina ere badutela prioiek: zelulentzat onurak badituzte. Are gehiago, funtsezkoak zaizkigu oinarrizko zenbait prozesu biologikotan; gugandik hasi, eta organismorik sinpleenetaraino.

Ikusezintasunaren giltzaren bila

2017/03/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

2006an, ordura arte zientzia-fikzioa zena errealitate bihurtzeko lehen pausoa eman zuen John Pendryk: frogatu zuen objektuak ikusezin bilakatzea posible zela teorian. Geroztik, hark irekitako bidean aurrera egiten saiatzen ari dira mundu osoko ikertzaileak; tartean, Nafarroako Unibertsitate Publikokoak, beste batzuekin elkarlanean. Eta, berriki, bi bidezidor desberdinetatik joanda, emaitza onak lortu dituzte.

Iraganaren etorkizunerako gordailua

2016/12/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Iraganeko kulturaren eta ohituren berri ematen duten objektuak etorkizunera eramatea du helburu Gordailuak. Milaka pieza ditu, kondizio berezietan gordeta, denboraren joanari ahalik eta gehiena lapurtzeko asmoz.

Rosettak argitutako hamaika sekretu

2016/12/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Rosetta harria gako izan zen hieroglifikoak deskodetzeko. Bada, harri haren izena eman zion Europako Espazio Agentziak kometen misterioa argitzeko helburua zuen misioari: Rosetta misioa. Zehazki, 67 P/Churyumov-Gerasimenko kometari jarraitu zion Rosetta ontziak, eta modulu bat ere utzi zuen haren azalean: Philae. Ontziak irailaren 30ean amaitu zuen 2004ean abiatutako bidaia, eta luze joko du bildu dituen datu guztien analisiak. Baina, orain arte argitaratutako emaitzei esker, dagoeneko baieztatu dira kometei buruzko zenbait uste, baita beste zenbait ezeztatu ere.

Zientzia herriarentzat eta herriarekin

2016/12/01 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Erronka handiei egin beharko die aurre zientziak hemendik aurrera. Izan ere, haren finantziazioa baldintzatuta geratuko da: ikerketa eta berrikuntza arduratsua egiten ez duenak ez du Europako finantziaziorik jasoko. Eta argi definitu du Europak zer den zientzia arduratsua: gizartearen parte-hartzea bermatzen duena eta gizartearen kezkei eta arazoei irtenbidea ematen diena. Paradigma-aldaketa bat dakar horrek, eta zientzialarien erreakzioa eragin du jada.

Marte 2020

2016/09/01 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Espazio-agentzien planak betetzen badira, 2020an bost misio abiatuko dira Marterantz. Eta haietako hiruk, edo agian lauk, ibilgailu autonomo bat jarriko dute Marteren gainazalean. Garai garrantzitsua izango da, zalantzarik gabe, Marteren esplorazioan. Garrantzitsua Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen Taldearentzat ere, misio horietako bitan parte hartuko baitu.

Europako iparraldeko neandertal kanibalak, gertutik

2016/07/06 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Europako iparraldeko neandertalen hezur-bilduma handiena aztertuta, nazioarteko talde batek frogatu du kanibalak zirela eta beren kideen hezurrak tresna gisa erabiltzen zituztela. Horrez gain, haien artean dibertsitate kultural handia zegoela ere baieztatu dute. Asier Gomez Olivencia ikertzailearentzat, ezaugarri horrexek gerturatzen ditu gugana. Alegia, neandertalak zenbat eta gertuagotik ezagutu, orduan eta gure antzekoagoak direla berretsi dute.

Suaren Lurraldean IZOTZA MALKOTAN

2016/06/22 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Patagoniako eta Suaren Lurraldeko izotz-eremu ezezagunenak ikertzea helburu, espedizio bat egin berri dute hiru glaziologok: Eñaut Izagirre elgoibartarrak, Ibai Rico gasteiztarrak eta Evan Miles estatubatuarrak. Hego Amerika osoko izotz-eremurik hegoaldekoena eta ezezagunena esploratu eta kartografiatu dute: Cloue izotz-eremua. Hoste uhartean dago, izotzezko labirinto baten erdian. Izotza, kazkabar-ekaitz bortitzak eta urakan-haize glaziarrak lagun, inork zapaldu gabeko lurraldetan barneratu dira. Eta haien zain, Northanger belaontzia, nabigazio-baldintza gogorrak gainditu behar izan dituena. Zientzia beti izaten da abentura bat, baina oraingo honetan, letra larriz idazteko modukoa.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.