326 2017ko ekaina

Erreportajeak

eta-neandertalek-sua-piztu-zuten

...eta neandertalek sua piztu zuten

Urte luzez uste izan da gure espeziea dela sua menderatzen duen bakarra, sua pizteko gaitasuna zela beste espezieetatik bereizten gintuen ezaugarrietako bat. Neandertalek sua erabiltzen zutela erakusten duten aztarnek, ordea, kolokan jarri zuten hipotesi hori. 

Analisiak

geneak-nahieran-aldatzea-non-daude-marra-gorriak

Geneak nahieran aldatzea: non daude marra gorriak?

Azken bizpahiru urteetan, geneak konpontzeko ideia indarrarekin berpiztu da CRISPR teknikari esker. Estatu Batuetan gizakietan erabiltzea onartu denetik eta Txinan lehen saiakerekin hasi direnetik, teknika honen erabileraren mugei buruzko eztabaida berpiztu da. Geneak aldatzeak zuhurtzia handia eskatzen du, ordea.

Ekinean

zortea-bilatu-eta-zaindu-duen-neska-naiz
Lorea Argarate Zubia: Telekomunikazio-ingeniaria

“Zortea bilatu eta zaindu duen neska naiz"

Batek baino gehiagok “Las Tea Party DJs” bikotearen kideetako bat delako ezagutuko du Lorea Argarate Zubia, eta ez du susmatu ere egingo zientzialaria denik.

Erreportajeak

bizitza-sintetikoa-borborka

Bizitza sintetikoa borborka

Gaur egun, erraza da edozein bizidunen genoma osoa deskodetzea. Galdera beste bat da jada: ikasi dugunarekin, lortu al dezakegu bizidun baten genoma hutsetik eraiki, bizia eman, eta guk nahi ditugun ezaugarriak izatea? Bizidunak hutsetik sortzea, guztiz ulertzeko. 

Mundu digitala

trump-elefantea-teknologiaren-ontzi-dendan

Trump, elefantea teknologiaren ontzi-dendan

Iazko azaroan aukeratu zuten AEBko presidente Donald Trump, eta ezin esango dugu ez dionik lanari gogoz ekin. Arlo teknologiko eta digitalean jarri ditu martxan neurri batzuk. Elefante bat ontzi-denda batean sartu izan balitz bezala ari da, harrokeriaz eta ezjakintasunez aurrera eginez eta dena hautsiz.

Istorioak

daltonen-daltonismoa

Daltonen daltonismoa

Geranioari begira gelditu zen, zur eta lur, ikusten ari zena ulertu nahian. Gaua zen, eta kandelaren argitan gorriak ikusten ari zen egunez urdinak ziren loreak. Fenomeno harrigarri hura ingurukoei erakusten hasi zenean, ordea, are harrituago gelditu zen: inork ez zuen kolore-aldaketa ikusten, anaiak izan ezik! 

Lekukoak

marian-iriarte-ormazabal-kimika-saiatu-da-eragin-d
Marian Iriarte Ormazabal: Kimikan doktorea

Marian Iriarte Ormazabal: “Kimika saiatu da eragin dituen arazoei konponbidea aurkitzen”

Kimikan lizentziatu zen EHUn, eta iaztik EHUko Donostiako Kimika Fakultateko dekanoa da. POLYMAT ikerketa-taldeko kide ere bada.

Analisiak

ikergazte-2017-kongresua-euskal-zientzialarien-art

2017ko IkerGazte kongresua: euskal zientzialarien artean sareak eraikitzen

Ia 200 ikertzaile bildu ziren, maiatzaren 10etik 12ra bitartean, Nazioarteko Ikerketa Euskaraz IkerGazte kongresuan. Helburuak: Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarteko ikerketa ikusgarri egitea, jakintza-arlo desberdinetako ikertzaileen artean sareak eraikitzea eta euskarazko ekoizpen zientifikoa areagotzea. 

Gai librean

intuizioaren-bide-ilunak-argitzen

Intuizioaren bide ilunak argitzen

Albert Einstein fisikari handiak esan zuen intuizioa dela benetan balio duen gauza bakarra. Intuizio-gaitasun itzelak ikusten ditugu zientzialari, politikari eta era guztietako estratega nabarmenenen atzean. Esan genezake arazo konplexuak askatzeko behar-beharrezkoa dela intuizioa, arrazonamenduarekin eta ezagutzarekin batera. Baina zer da intuizioa? Gizakiok soilik dugun ahalmen berezi bat al da? 

Gai librean

sareen-arteko-komunikazioak-bizkortzea-bide-optimo

Sareen arteko komunikazioak bizkortzea: bide optimoa aurkitzen duten algoritmoak

Telekomunikazio-sare modernoetan, gailuek datu-paketeak bidaltzen dizkiote elkarri; hori egiten dutenean, komunikatu egiten direla esaten dugu. Sare horien erabiltzaileek kalitatezko zerbitzua eskatzen dute, eta kalitatezko zerbitzu hori beteko bada, garrantzitsua da paketeak sareko bide arinenetik, hau da, optimotik, bidaltzea. 

Mundu ikusgarria

ehuko-argazki-zientifikoen-lehiaketa

EHUko argazki zientifikoen lehiaketa

Zazpigarren edizioa du Euskal Herriko Unibertsitateko SGIker Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak antolatzen duen argazki-lehiaketak. Gorka Oriveren “Endogenous bioactive scaffold”, eta Erlantz Lizundiaren “Mar de celulosa” argazkiak izan dira sarituak.

Atarikoa

Bihar, atzo, gaur

2017/06/01

Adimen artifiziala eta ikasketa automatikoa egiten ari diren bidea ikusita, ez litzateke harritzekoa mende honetan bertan gizakiok bezain adimentsuak diren makinak lortzea. Dagoeneko hor daude ibilgailu autonomoak, droneak, ikasteko gai diren makinak, adinduei eta ezinduei ...

Albisteak

Ikusiz ikasteko gai dira erleak

2017/02/23

Besteek nola egiten duten ikusita, erlastarrak gai dira tresna berriak erabiltzen ikasteko. Ondorio horretara iritsi dira Londresko Queen Mary Unibertsitateko ...

Ceres asteroidean konposatu organiko alifatikoak hauteman dituzte

2017/02/24

NASAren Dawn zundak konposatu organiko alifatikoak detektatu ditu Ceres asteroidearen azalean. Aurkikuntza horrek indartu egingo luke Lurrean bizia loratzeko behar ...

Biziaren arrasto zaharrenetakoak aurkitu dituzte iturri hidrotermal izandako arroka batzuetan

2017/03/01

Gutxienez 3.770 milioi urteko mikroorganismoen arrasto fosilak aurkitu dituzte, itsas hondoko iturri hidrotermal izandako arroketan. Ezagutzen diren biziaren arrastorik ...

Albo-ondoriorik gabeko analgesiko opioidea garatu dute

2017/03/03

Berlineko zientzialari batzuek mina tratatzeko botika eraginkorra eta albo-ondoriorik gabea sintetizatzea lortu dute. Analgesiko berria opioidea da, baina ez ditu ...

DNA datuak gordetzeko aproposa dela frogatu dute, film bat DNA bihurtuta

2017/03/14
Lumière anaien L'arrivée d'un train à La Ciotat filma (1895) DNA bihurtu dute Columbia Unibertsitateko bi zientzialarik ...

Lurraren hasierako lurrazalaren arrastoak aurkitu dituzte Kanadan

2017/03/16

Lau mila eta berrehun milioi urtetik gorako lurrazalaren osagaiak aurkitu dituzte Kanadan. Ikerketaren emaitzek iradokitzen dutenaren arabera, Lurraren lehen ehunka ...

Dinosauroen eboluzioari buruzko hipotesi berri bat proposatu dute

2017/03/22

Dinosauroen zuhaitz filogenetikoa berregituratu behar litzakeela proposatu dute Cambridgeko Unibertsitateko eta Londresko Historia Naturalaren Museoko ikertzaileek, Nature aldizkarian argitaratu duten ...

Hondakin industrialak gordetzen dituzten hondar zementatuzko arrokak

2017/03/22

EHUko kimikariek beachrockak aztertu dituzte, hondar zementatuzko formazioak. Garapen industrialaren inpaktuaren eta kostaldean izan duen eraginaren lekuko dira harri ...

Emakumeen ugalketa-aparatua eta hilekoaren zikloa kutxa batean

2017/03/28

Hilekoaren zikloa erreproduzitzen duen miniaturazko ugalketa-aparatu bat aurkeztu dute Northwestern Unibertsitateko ikertzaileek. EVATAR izena jarri diote, eta espero dute baliagarria ...

Lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduaren gehiengoak

2017/03/29

 

Berriztatzen ez diren lurpeko urekin ekoitzitako elikagaiak kontsumitzen ditu munduko populazioaren gehiengoak. Ondorio hori atera dute elikagaien nazioarteko merkataritzak lurpeko ...

Arnasketa kontziente eta geldoak nola erlaxatzen gaituen argitu dute

2017/03/31

Gizakiok aspaldi erabiltzen dugu arnasketa geldo eta kontrolatua lasaitasun mentala lortzeko eta krisialdiei aurre egiteko, baina orain arte neurologiak ez ...

Sagu jaioberriei epe luzeko kalteak eragiten dizkiete antibiotikoek osasunean

2017/04/04

Jaioberritan antibiotikoak hartzeak epe luzera ondorio kaltegarriak dituela ondorioztatu du ikerketa batek. Dagoeneko baziren kalte horien ebidentziak, batez ere dosi ...

Litekeena da birus batek gaixotasun zeliakoa garatzea

2017/04/06

Gaixotasun zeliakoak oinarri genetikoa du, baina gene jakin batzuk izateak ez du esan nahi gaixotasuna garatuko denik: aldaera genetiko horiek ...

Abaraska-sits handiaren harrak polietilenoa jaten duela jakin dute

2017/04/24

Zoriari esker jakin dute abaraskak suntsitzen dituen har batek polietilenoa jaten duela. Hain zuzen, etxeko erlauntzetan harrak zituela konturatu zen ...

Agustín Sánchez Lavega astrofisikariak jasoko du Euskadi Ikerkuntza Saria

2017/04/07

Agustín Sánchez Lavega astrofisikariarentzat da 2016ko Euskadi Ikerkuntza Saria.  Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ematen du sari hori, eta ...

Ipar Atlantikoko plastikoek Artikoan amaitzen dutela frogatu dute

2017/04/21

Europako eta Estatu Batuetako Atlantikoko kostetan itsasora botatzen diren plastikoek Artikoan amaitzen dutela erakutsi du egin berri dute ikerketa batek ...

Umetoki artifizial bat sortu dute fetoaren garapena osatzeko

2017/04/26

Filadelfiako Haur Ospitaleko ikertzaileek umetoki artifizial bat sortu dute, benetako umetoki baten baldintzak imitatzen dituena. Poltsa itxi bat da, likido ...

Jupiterren hego-poloa argitara

2017/05/02

Juno zundak Jupiterren argazki berriak bidali ditu udaberri honetan, bosgarren maniobra amaitu duenean. NASAk edonoren eskura jarri ditu argazkiak, nahi ...

Mitokondrioetan 50 ºC-ko tenperatura neurtu dute

2017/05/10

Gure gorputzeko tenperatura 37 ºC ingurukoa den arren, gure zelulen barruko organulu batzuetan oso tenperatura altuak egoten direla ikusi dute ...

Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dute

2017/05/09

Kannabinoideek sagu heldu eta zaharren ikasteko gaitasuna eta memoria hobetzen dutela ondorioztatu dute Nature Medicine aldizkarian argitaratu duten lan batean ...

Ez da egia gizakiok usaimen eskasa dugunik

2017/05/11

Txakurren eta beste animalien aldean gizakiok usaimen eskasa dugula sinistuta gauden arren, mito bat besterik ez dela esan du John ...

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.