Analisiak

Euskadi, itsas energien alde

2010/10/01 Marqués, Javier - Energia Berriztagarrien Saileko Zuzendaria

Munduko biztanleriaren hazkundea, energia-eskaeraren areagotzea, berotze globala eta petrolioaren garestitzea direla eta, energia-iturriak ugaltzeko ahalegina egiten da gaur egun, eta iturri berriztagarrietan arreta handiagoa jartzen da. Itsas energien ezaugarri erakargarri bat da dentsitate handiagoa dutela beste energia berriztagarri batzuekin alderatzen bada, eta hornikuntza-ahalmen handia; hala ere, oraindik ez da egiten eskala handiko merkatu-ustiapenik.

Nortasun zibiletik, nortasun biometrikorantz

2010/10/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Pertsonak identifikatzeak betidanik izan du garrantzia, baina globalizazioa delakoaren garaian areagotu egin da premia. Planeta-mailako komunikazioa berehalakoa da, eta, ordu gutxian, merkantziak edo pertsonak milaka kilometrora hel daitezke. Gustura egon beharrean, ordea, isolatuta eta beldurrez sentitzen gara 6.800 miloi ezezagunen artean. Hobbesek famatu egin zuen esaldiak dioen bezala, " ez dakigunean bestea nor den, gizakia otsoa baita gizakiarentzat ". Premia horretan, gora egin dute hatz markak, irisa edo beste ezaugarri biologikoren bati antzeman eta pertsona bat berehala identifikatzeko gaitasuna duten teknologia biometrikoek.

Darwinkeria

2010/09/01 Altonaga, Kepa - EHUko biologia irakaslea
Aspaldi baten, artean gazte eta berde, eta bai Biologian lizentziatu berria nintzela, euskarazko teknolektoa lantzeari ekin nion gogotsu. Esan nahi …

Zientzia eta teknologia telebistako albistegietan

2010/07/01 Eizagirre, Andoni - Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea

Aho batez onartzen da zientzia eta teknologia jendarteratzeko beharra eta horretan komunikabideek duten ardura. Zer ematen dute telebista-kateek zientziari eta teknologiari buruz? Eta nola? Erantzukizunari neurria hartu diote? Galdera horiek tarteko, telebistako albistegietan zientzia- eta teknologia-gaien tratamendua aztertu dugu, Kultura Zientifikoaren Elhuyar Laborategiarekin koordinatuta.

Zientziak galdera guztiei erantzungo al die?

2010/07/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Zientziak galdera guztiei erantzungo al die? Hori galdetu dit kazetari batek elkarrizketa batean (posta elektronikoz egin baitugu). Ez diot traza onik hartu. Ez dakit paranoikoegi ez ote nabilen azkenaldian, baina galdera horren atzean hiru galdera sumatu uste izan ditut: bata jakin-minez egina, bigarrena ezjakintasunez eta hirugarrena jakin nahi ezik. Hirurei erantzuten saiatuko naiz.

Argi-poluzioa: arazo polifazetikoa

2010/06/01 Alduncin, Juan Antonio - Aranzadi Zientzia Elkartea. Cel Fosc, Argi Poluzioaren Aurkako Elkartea

Munduan asko hedatu da kanpoko argiztapena, batez ere XX. mendearen azken herenetik aurrera. Horrek etengabe handitzen ari den ingurumen-arazo berri bat sortu du: argi-poluzioa. Gaueko iluntasun naturalaren nahasmendua da argi-poluzioa, argi artifizialaren igorpenak eragindakoa. Argi-poluzioaren adierazpenetako bat gaueko zeruaren argitasuna da, astroen ikuspena ia erabat murrizten duena. Astronomoak izan ziren, hain zuzen ere, poluzio-mota hori hautematen lehenak; 30 urte baino gehiago daramate arazo hori salatzen. Baina argi-poluzioa hori guztia baino askoz gehiago da; hainbat adierazpide ditu, eta perturbazio horrekin lotutako askotariko arazoak daude.

Engainuaren industria

2010/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna

Ez dago engainatzeko errazagorik nork bere burua baino. Begira bestela gaitasun paranormalak dituztela uste dutenei, edo eguraldia tenporen bitartez iragartzen dutenei. Batzuetan nork bere burua engainatzeak ez dakar kalte handirik, hala nola norberaren haurrak polit eta argienak direla uste denean. Baina maiz kalte handiak ekar ditzake engainuak. Osasungintza da honen adibide argiena.

Genoma pertsonalen balioa edo baliorik eza

2010/05/01 Fullaondo, Asier - EHUko genetika irakaslea

Gaur egun posible da norberaren genoma osoa sekuentziatzea, edo, hainbeste nahi ez bada, norberaren genoman dauden polimorfismoak ezagutzea; hau da, gure DNAren sekuentziaren berezitasunak ezagutzea. Informazio hori lortzeko dirua besterik ez da behar. Eta ez gehiegi, egia esan. Gaur egun giza genoma bat sekuentziatzeak 42.000 e inguru balio du, eta 1.200.000 polimorfismo aztertzeak, berriz, 550 e . Prezio horiek ez dute zer ikusirik orain bi urte zeuden tarifekin. Gainera, gaur egun edozeini eskaintzen zaizkio deskodetze-zerbitzuak, eta edozeinek eduki ditzake bere datu genetikoak. Hori ikusita, sortzen zaidan lehenengo galdera hauxe da: zertarako nahi ditugu datu horiek? Zer erabilgarritasun dauka norberaren genomaren sekuentzia ezagutzeak?

Analisi genetikoa praktika klinikoan

2010/05/01 Nicolás, Pilar - EHUko ikertzaile kontratatua. Zuzenbidea eta Giza Genoma unibertsitate arteko katedra

1990. urtearen inguruan, Giza Genomaren Proiektua hasi zenez geroztik, orduan sumatzen ziren aurkikuntzek izango zuten inpaktuaren kontzientzia hartu zen, eta jabetu ginen eragin zuzena izango zutela herritarren bizimoduan etorkizunean. Aldi berean, gizartea eginkizun handi hartan inplikatzeko eta haren onura izugarrian konfiantza izateko beharra nahitaezko baldintzatzat hartu zen, hark arrakasta izango bazuen. Hausnarketa horren ondorioz, aurrekontuaren ehuneko bost ELSI (Ethical, Legal and Social Issues) izeneko programa batera bideratu zen, proiektuaren inplikazio etiko, juridiko eta sozialen analisia egiteko; aurrekaririk gabeko gauza izan zen munta horretako proiektu batean.

Energia nuklearra krisi ekonomikoaren aurrean

2010/04/01 Peñalva Bengoa, Igor - Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saila

Energia nuklearraren berpizkundeak irmoa zirudien, eta eztabaida energetikoa mahai gainean zegoen orain gutxira arte. Azken bolada honetan, ordea, elektrizitatearen produkzioan egindako inbertsioak jaitsi egin dira, krisialdi ekonomikoa dela eta. Industria nuklearrak ere jasan du diru-murrizketa horren eragina. Martxan zeuden zenbait proiektu atzeratu dituzte, eta beste batzuk bertan behera utzi dira, oraingoz. Zein da, bada, energia nuklearraren etorkizuna?

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila