Analisiak

Eskertuko du seme-alabak haren zelulak gordetzea?

2009/06/01 Nicolás, Pilar - EHUko ikertzaile kontratatua. Zuzenbidea eta Giza Genoma unibertsitate arteko katedra

Urte batzuetatik hona, haurdun gelditu, eta pertsona askok galdegiten diote bere buruari baliagarria ote den jaioko den umearen zilbor-hesteko zelulak gordetzea, eta nola eta non egin jakin nahi izaten dute. Zalantza, egia esan, seme-alaben etorkizunerako balizko mesedeari buruzkoa da; baina Espainian zelula horiek ez dira zehazki ikuspegi horrekin gordetzen, edo ez bakarrik, ikusten badugu nola arautu den eta medikuntzak gaur egun zer aukera eskaintzen dituen.

Hizkuntzaren teknologiak eta hizkuntzaren industriak

2009/06/01 Sagarna, Andoni - Ingeniaria

Informazioaren tratamendu automatikoa da informatika. Hasieran zenbakizko kalkuluak egitera mugatzen zen, baina, pixkanaka, beste era bateko informazio batzuk tratatuz joan da: musika, irudia eta abar. Laster hasi zen, 1950eko hamarkadan, bilakaera horretan giza hizkuntzak prozesatzen ere. Hasiera hartatik 50 urtera, bide aldapatsua egin ondoren, heldutasunera eta merkatura iristen ari dira hizkuntzaren prozesamenduan oinarrituriko aplikazioak, eta horiek lantzen dituzten industria batzuk indarra hartzen ari dira.

Unibertso jaioberria ezagutzeko mugak

2009/05/01 Urrestilla, Jon - Fisikan doktorea eta Sussexeko Unibertsitateko ikertzailea

Betidanik izan dugu gizakiok unibertsoa deskribatzeko irrika: zein da unibertsoaren etorkizuna, nolakoa izan da haren eboluzioa? Estatikoa da, ala denborarekin aldatu egiten da? Infinitua da? Orain dela mende bat gutxi gorabehera, unibertsoa estatikoa zela uste zuten; Einsteinek, bere ekuazioak aztertzean, unibertsoa dinamikoa zela ikusi zuen, eta, sinesten ez zuenez, ekuazioak orokortu egin zituen, unibertso estatiko bat lortu ahal izateko!

Estatistika eta egia

2009/05/01 Etxeberria Murgiondo, Juanito - EHUko irakaslea. Hezkuntzako Ikerkuntzaren eta Diagnosi Metodoen Saila

"Erantzuna badakit; emadazu estatistika bat justifikatu ahal izateko", edo "Politikariek estatistika erabiltzen dute mozkorrek farolak bezala: argiztatzeko baino gehiago, euskarri gisa" esaldiek laburbiltzen dute, kondaira urbano moduan, nahikoa zabalduta dagoen iritzia. Estatistika iruzurra da.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.