Analisiak

Digitalizazioaz

2022/06/01 Olatz Arbelaitz Gallego - UEUko Informatika saileko kidea eta EHUko irakasle eta ikertzailea
Martinez Peña, Iñigo - Filosofoa eta Batxilergoko irakaslea

Digitalizazioa gizartea errotik eraldatzen ari da. Azkar, gainera. Hiperkonektatuta gaude, eta horrek eragina du alor guztietan: bizimodua aldatzen ari zaigu, …

Fisikaren erronkak

2022/03/01 Errea Lope, Ion - Fisikako doktorea
García Vergniory, Maia - Fisikaria

Mundu ezezagun eta iradokitzaileak ireki dizkigu fisikak, gure zentzumenek hauteman ezin dituztenak. Azken hamarkadetan zientziak eta teknologiak egin dituzten aurrerapen …

Zientzia, gorrei entzungor

2022/03/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Pertsona gor batek zientzialari aparta izatea eta artikulu garrantzitsu andana argitaratzea lor dezake. Gaur-gaurkoz, ordea, antolatzen diren kongresu eta topaketetan parte hartzeko zailtasunak izango ditu. Horrek zaildu egingo dio ikerketa-ildo berriak topatu eta beste zientzialariei bere lana ezagutzera ematea, eta ikerketa-jarduna oztopatuko dio.

Espazioaren ustiaketa

2021/12/01 Garcia Pena, Virginia - Astronomoa. Aranzadi Zientzia Elkartea
Garate Lopez, Itziar - EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko doktoregaia

Espazioko baliabideak infinituak direla uste du batek baino gehiagok. Lehen itsasoa bezalaxe. Hala uste zuten sateliteak orbitaratzen hasi zirenek ere. …

Zientzietan itsu

2021/12/01 Lakuntza Irigoien, Oier - Kimikan doktorea

Gure egunerokoan erabiltzen dugun zentzumen nagusia galtzen badugu, badirudi ez garela ezertarako gai izango. Zientzietan ere antzeko zerbait gertatzen da; batez ere, ikusmenaz baliatzen gara, eta badirudi ikusmenik gabe ez ginatekeela ezertarako gai izango. Baina badira baliabideak gabezia hori ordezka dezaketenak, eta itsu bati zientziaren munduan lan egitea ahalbidetzen diotenak.

Gorputzaren merkantilizazioa

2021/09/01 Alkorta Idiazkez, Itziar - Bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea
Guilló Arakistain, Miren - Antropologoa. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakaslea

Osasunerako baliabide medikoak izatea eskubide bat bada ere, medikuntzaren eta bioteknologiaren erabilerak kezka etikoak ere sortzen ditu gizartean batzuetan. Izan ere, bioteknologiaren baliabideek elkartasunetik merkaturako bidea egin dute askotan; giza duintasuna kolokan jartzeraino, zenbaitetan.

Asko dira kezka sortzen duten adibideak. Amatasun subrogatua da horietako bat: batzuek diote gorputzaren merkantilizazioaren adibiderik gordinena dela, emakume zaurgarrienen esplotazioari ateak irekitzen dizkiola; beste hainbatentzat, ordea, baimena dagoen bitartean ez dago esplotaziorik. Baina ez da bioteknologiak sortzen duen kezka bakarra. Bestelako auziak ere ugariak dira: genetikaren patenteak eta komertzializazioa, datu biometrikoen erabilera, medikuntza eta bioteknologiaren inguruan sortu den industria pribatu indartsua, teknologiek berek sor ditzaketen desberdinkeria sozialak…

Sortzen dituen kezkak ikusita, garrantzitsua da eztabaida sozialari heltzea, eta, zergatik ez, merkatuaren interesekin beharrean, gizartearen kezkekin lerrokatuago dauden politika publikoak ezartzea. Eztabaidarako abiapuntu gisa, bi ikertzaile gonbidatu ditugu iritzia ematera:

Itziar Alkorta

Itziar Alkorta Idiakez, bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea da EHUn. Jakiundeko kidea ere bada, eta ibilbide luzea du giza ugalkortasunaren inguruko auziak ikertzen.

Miren Guilló

Miren Guilló Arakistain, antropologoa. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakaslea da EHUn. Doktore-tesian, hilekoaren politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu.

ZIENTZIA ITSU: Ezinduak zientzietan gaituz

2021/09/01 Oier Lakuntza Irigoien - Kimika Kuantikoko ikertzailea. Ikusmena galdua eta entzumena urritua ditu

Zientziaren inguruko oinarri batzuek gaur egungo errealitatea ulertzen lagundu diezagukete. Sarritan, ordea, ezagutza horiek ezinduen kolektibotik urrun gelditzen dira. Haien zailtasun gehigarriak eragozpen handia dira ezagutza horietara iristeko. Ondorioz, asko zailtzen zaie gizarte mailan hartzen diren hainbat erabaki ulertzea, eta asko baldintzatzen da haien presentzia lan-munduan. Zientziaren dibulgazioak lagundu dezake arrakala hori gainditzen.

Euskal Herriko basoen osasuna

2021/06/01 Arturo Elosegi Irurtia - Ekologiako katedraduna
Aitziber Sarobe Egiguren - Biologian doktorea

Azkenaldian kostaldean egiten ari diren eukalipto-landaketek kezka sortu diete aditu askori. Haien ustez, inpaktu bortitza eragiten dute Euskal Herriko baso-ekosistemetan, eta aldaketa kezkagarriak ekarriko dituzte tokian tokiko biodibertsitatean, ibai eta erreken hidrodinamikan zein fauna eta landaretzan. Eztabaida lehendik dator, ordea. Intsinis pinuen gaixotasunak abiatu zuen jada, eta eukalipto.landaketek leherrarazi dute oraingoan.

Basogintza-eredua dago mahai gainean, eta, horri heltzeko, aurretik erantzun beharreko galdera asko daude: Zeri esaten diogu baso eta zeri ez? Zerk egiten du osasuntsu eta zerk zaurgarri? Zein funtzio ekosistemiko bete behar ditu basoak? Abiapuntu modura, galdera hau egin diegu ibilbide luzeko bi adituri: zein da Euskal Herriko basoen egoera?

Minaren eta tristuraren medikalizazioa

2021/03/01 Labaka Etxeberria, Ainitze - Erizaina
Marga Saenz Herrero - Psikiatra

AEBko opioideen krisiak zeresan handia eman du azken urteotan. Milaka pertsona hiltzen dira urtero droga-gaindosiaz, eta horietako askori mediku batek agindu zizkion lehendabizikoz analgesiko opioide legalak, minari aurre egiteko.

Sortutako mendekotasunen ondorioz, opioideen kontsumoa epidemia izatera iritsi zen 2015ean, eta, 2019an, 70.000tik gora pertsona hil ziren drogen gaindosien ondorioz. Joera AEBtik kanpo ere nagusitzen ari da, ordea. Zein da Euskal Herriko egoera?

Minaren eta tristuraren medikalizazioa jarri ditu jomugan auzi honek. Analgesikoak, antsiolitikoak eta antidepresiboak ohikoak dira minak eta osasun mentaleko ondoezak tratatzeko. Modu isilean hedatzen ari dira gizartean, eta ez dakite zer ondorio izango dituen halakoak epe luzean hartzeak.

Mendekotasunak eta heriotzak ez dira ondorio bakarrak. Atzean, askoz ere sotilagoa den gai bat ere badago: mina eta emozioak dira gorputzak hitz egiteko duen moduetako bat. Zer ari gara isilarazten? Gai zaila eta labainkorra da minaren eta tristuraren medikalizazioa, eta beharrezkoa osasun-sisteman nola kudeatzen den hausnartzea. Bi adituren iritziak jaso ditugu:

Ainitze Labaka Etxeberria, erizaina. EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea eta Psikobiologia Taldeko ikertzailea. Estresaren eta gaixotasunaren arteko lotura aztertzen du. Une honetan, minaren inguruan ikertzen dihardu.

Marga Saenz Herrero, psikiatra. Gurutzetako Ospitaleko medikua Psikiatria Zerbitzuan eta EHUko ikertzailea. Osasun mentalean genero-ikuspegia txertatzeko ari da lanean.

Ekonomiaren berreraikuntza ekologikoaren alde

2021/02/24

Unai Pascual, Aiora Zabala, Arturo Elosegi, Iñaki Barcena, Mirene Begiristain, David Hoyos, Joseba Azkarraga, Aida López (eta euskal zientzia esparruko 412 sinatzaile gehiago).

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila