Gibeleko gaixotasunetan babes-funtzioa duen molekula bat

Gibeleko gaixotasunetan babes-funtzioa duen molekula bat
2006/12/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Nafarroako Unibertsitateko ikerketa batek anfirregulinaren (AR) babes-funtzioa aurkitu du. Elena Errobak egindako doktore-tesian ikusten da AR molekulak gibeleko defentsa-mekanismoetan parte hartzen duela; izan ere, hepatozitoen heriotzaren aurrean babes-funtzioa du, eta masa hepatikoaren berreskuratze-prozesua bultzatzen du. Horregatik, AR molekula erabiltzea proposatzen du gibeleko hutsegite akutua duten gaixoetan edo gibeleko transplantea egin dietenetan. Hala ere, dosia oso zehatz kalkulatu beharko litzateke, AR molekulak gibeleko minbizia ere eragin dezakeela uste baitute.

Azken emaitza horretara bideratu dituzten beste hainbat ikerketa Cancer Research, Gastroenterology eta The Journal of Biological Chemistry aldizkarietan argitaratu dituzte aurrez. Patente bat ere lortu dute ikerketarekin.

1
226
2006
12
003
Biokimika
Berriak labur
4
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila