2022a urte oparoa izan da zientzia-arloan. Hemen, Elhuyar Zientziak landutako eduki esanguratsuenak, nazioarteko zein gertuko ikuspegiarekin:
1. Martxan da James Webb teleskopioa. Uztailean bidali zituen lehen irudiak eta datuak.
2. Adimen artifizialak aurrerapen nabarmenak izan ditu arlo askotan. Euskaraz, Oraik hainbat produktu garatu ditu, euskararen zerbitzura. Gainera, itzulpen automatikoan genero-alborapena zuzentzeko teknika berritzaile bat sortu du.
3. Gero eta zientzialari gehiagok jotzen dute desazkundea egungo krisiaren irtenbidetzat. Aurten, indar nabarmenez gizarteratu da gaia.
4. Irulegiko aztarnategian aurkikuntza arkeologiko txundigarria egin dute: Irulegiko eskua.
5. COVID-19 iraunkorraren arrastoari segika, Elhuyar aldizkarian eta Teknopolisen
6. Izurri beltzaren arrastoa eta laktosarekiko tolerantzia, europarren geneetan
7. Begi hutsez ikusten den bakterio bat identifikatu dute
8. 2 milioi urteko genoma isolatzea lortu dute
9. Aranbaltzako azken neandertalei argazkia, idatziz eta irudiz.
10. Asteroide bat bere orbitatik desbideratzea lortu du DART misioak.
Elhuyarrek garatutako teknologia