3472022(e)ko iraila

Erreportajeak

Benetako 5G-rako prestatzen

Elhuyar Zientzia -

5G-a ari da, pixkanaka, bidea egiten, eta, oraindik benetako 5G-rik ez dugun arren, industrian eta enpresetan teknologia horrek emango dituen …

Zientzia eta ikerketa gizarteratzen, baietz beste 50 urtez!

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Elhuyarrek eta UEUk 50 urte daramatzate zientzia eta ikerketa gizarteratzen, euskaraz eta Euskal Herriko ekoizpen zientifikotik abiatuta. Elkarrekin egin dute …

Adimen artifiziala artean

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Adimen artifizialaren ahalak eta lorpenak ukaezinak diren arren, haren erabilerak zalantzak eta eztabaidak ere pizten ditu; adibidez, medikuntzan edo justizian. …

Elkarrizketak

Lucía Gallego Andrés Mikrobiologo medikoa

“Antibiotikoen krisiari heltzeko neurri zorrotzen falta sumatzen dut”

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

COVID-19ak 2020an sortutako zalapartaren aldean, isilik eta poliki dator antibiotikoen krisia. Baina medikuntzaren zimenduak kolokan jartzeko gaitasun osoa du. Gero …

Analisiak

Pandemiaren irakaspenak

Zubia, Felix - Medikua
Basaras, Miren - Mikrobiologiako Irakasle Titularra

Gero COVID-19 deitu zitzaion gaitzaren lehen zantzuak 2019aren amaieran hauteman zituzten Txinan. 2020ko urtarrilaren 5ean, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) birus …

Mundu digitala

Raspberry Pi, ordenagailu merke baina konpletoa

Leturia Azkarate, Igor - Informatikaria eta ikertzailea

Ordenagailuak asko zabaldu dira azken hamarkadetan, prezio nahiko eskuragarrian aurkitu baitaitezke, baina eskuragarritasun hori oso erlatiboa da; mendebaldeko gizarteko sektore …

Lekukoak

Marta Olazabal Salgado: “Eskari sozialean aldaketa bat egotea nahiko nuke”

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Marta Olazabal Salgado (Bilbo, 1981) ikertzailea da Klima Aldaketaren Euskal Zentroan (BC3), eta Egokitzapena Ikerketa Taldeko burua. Duela gutxi, emakume …

Istorioak

Susan La Flesche: mediku, herriarentzat

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Elur-erauntsian zehar zetorren, bi behorrek tiratako zalgurdian, bufalo-larruzko berokian babestuta; gaixo bat artatzera joateko ordu askoko bidaiatik bueltan. Etxera iritsi …

Ekinean

María Durán Lázaro Basoetako eta Natura Inguruneko Ingeniaria

"Pausoak eman ahala joan naiz bidea egiten"

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

María Durán Lázarok aitortu duenez, txikitatik zuen gustuko natura, baina ez zeukan arrastorik ere zer bidetatik joko zuen ikasketetan eta …

Atarikoa

Larrialdi gardena

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

COVID-19a gainditu ahala ikusgai egingo den krisia da. Ez da berria, eta, COVID-19a ez bezala, poliki eta diskrezioz dator. Baina …

Gai librean

Konposatu fenolikoak eta hesteko mikrobiota

Iñaki Milton Laskibar - IMDEA Fundazioa eta CIBERobn Carlos III Osasun Institutua
Maria Puy Portillo Baquedano - Nutrizioa eta Obesitatea taldea, EHU. CIBERobn, Carlos III Osasun Institutua. BIOARABA Osasunaren Ikerketa Zentroa

Azken urteetan, “hesteko mikrobiota” gero eta gehiagotan entzuten den termino bat da, ia ezezaguna den zerbait izatetik artikulu zientifiko eta …

Orgasmo femeninoaren eboluzioa

Irati Larrañaga Moran - EHUko Osasun Psikologia Orokorra masterreko ikaslea
Jurgi Cristobal Azkarate - EHUko Psikologia Eskolako irakaslea

Historikoki, gure gizartean emakumeen sexualitatea gutxietsia izan da, orgasmo femeninoa orgasmo maskulinoaren azpiproduktu bat dela proposatzeraino. Aldiz, azken urteetako ikerketek …

Pixel-erasoak etorkizuneko terrorismo

López-Gazpio, Iñigo - Adimen artifizialeko ikertzailea

Ilargi bete bakoitzarekin, adimen artifiziala gizakion parte geroz eta garrantzitsuagoa bilakatzen da. Ez dago zalantzarik adimen artifizialak helburu sinesgaitzak bereganatu …

Albisteak

Armiarma-espezie berri bat aurkitu dute Bardean

Elhuyar Zientzia -

Armiarma-espezie berri bat aurkitu du Bardeetan, Gabriel de Biurrun biologo iruindarrak. Bi sexutako 21 banako aztertuta deskribatu du espezie berria. …

Giza immunitate-zelulen atlasa sortu dute

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Giza genomaren sekuentziazioak balio handiko informazioa eman die zientzialariei, baina ez nahikoa. Giza gorputzeko 30 bilioi zelulek gene berak dituzte, …

Elikadura-sistema oinarritik aldatzea ezinbestekoa da jasangarria izateko

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Ingurumen-larrialdiari aurre egiteko, desazkundea ezinbestekoa dela proposatzen ari dira gero eta zientzialari gehiago. Baina, hazkunde ekonomikoa murriztuta soilik ez litzateke …

Europako hegaztien migrazioen online atlasa

Elhuyar Zientzia -

Europako Hegazti Migratzaileen Atlasa aurkeztu du Europako hegaztien eraztuntzeak koordinatzen dituen EURING erakundeak. Europan habia egiten duten 300 hegazti-espezieren migrazio-ibilbideak …

Zientzialariek joera diskriminatzaileak dituzte artikulu zientifikoak aipatzen dituztenean

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Lan zientifiko bat argitaratzen denean, jorratu den gaiari buruz aurretik egin diren ikerketa esanguratsuenak aipatzen dira beti. Ondorioz, ikerketek zitazio-indize …

Prozesadore fotoniko batekin gailentasun kuantikoa lortu dute

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Prozesadore fotoniko programagarri batekin gailentasun kuantikoa lortu dute ikertzaile kanadiar batzuek. Prozesadore berria garatzeko hainbat hobekuntza egin dituzte, eta aurrerapauso …

Esne Bidearen mapa osatuena eta xeheena egin du Gaiak

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Europako Espazio Agentziaren Gaia misioak Esne Bideari buruzko datu-andana berria argitaratu du, datu horiek aztertzen dituzten lan zientifikoen bildumarekin batera. …

Izurri beltzaren jatorri geografiko eta genetikoa argitu dituzte

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Jakina zen 1347an sartu zela izurri beltza Mediterraneora, Urrezko Hordatik zihoazen merkataritza-ontzien bidez. Europan, Ekialde Hurbilean eta Afrikaren iparraldean hedatu …

Asko gutxietsi da gizakiak itsasoan eragindako petrolio-isurien kutsadura

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

Orain arteko estimazioek zioten itsasoko azalean dauden hidrokarburoen ia erdia itsas hondoko petrolio-biltegi naturaletatik iragazitakoa zela. Baina Nanjing Unibertsitateko (Txina) …

SARS-CoV-2aren infekzio kronikoak aldaera arriskutsuak sortzea errazten du

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ikertzaileek ulertu nahi dute nola eboluzionatzen duen birusak pertsona batetik bestera errazago transmititzeko, immunitate-erantzuna saihesteko edo larriagoa edo arinagoa bilakatzeko. …

Garapen Jasangarrirako Helburuak politikan: diskurtsoetan bale, ekintzetan kale

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) Nazio Batuen Erakundeak argitaratutako 17 helburu dira, eta Agenda 2030 osatzen dute. NBEren arabera, pertsonen, planetaren …

Ez gara nahikoa egiten ari berotze globala 1,5 °C-ra mugatzeko

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Gaur egun klima-aldaketaren aurka hartzen ari diren neurriak ez dira nahikoa izango 2015eko Parisko hitzarmenean jarritako helburua betetzeko, alegia, berotze …

Bertoko espezieekiko itsutasuna, euskal gizartearen arazo

Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia

EHUko eta Aranzadiko ikertzaileek egindako azterketa batek agerian jarri du Euskal Herriko nerabeek biodibertsitatearen ezagutza mugatua dutela, batez ere bertoko …

Begi hutsez ikusten den bakterio bat identifikatu dute

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Karibeko mangladietan inoiz ezagutu den bakteriorik handiena identifikatu dute. Zentimetro bat luze da; alegia, begi hutsez ikusten da. Ezagutzen ziren …

Hiru partikula exotiko berri aurkitu dituzte LHC azeleragailuan

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

Hiru partikula exotiko berri aurkitu dituzte LHC azeleragailuan: pentaquark bat eta bi tetraquark. CERNen mintegi batean aurkeztu dituzten aurkikuntza hauek …

Gizakiaren Sehaskako fosilak, uste zutena baino milioi bat urte zaharragoak

Galarraga Aiestara, Ana - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Kuartzoaren isotopoetan oinarrituta, zehaztasunez neurtu dute Gizakiaren Sehaska aztarnategiko (Hegoafrika) homininoen fosil zaharrenen adina, eta uste zutena baino milioi bat …

James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte

Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia

James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren …

Dengearen eta zikaren birusek eltxoak erakartzen dituen usaina sorrarazten dute

Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Gizakiek eta saguek, dengearen edo zikaren birusarekin kutsatuta daudenean, eltxoak erakartzen dituen substantzia kimiko bat jariatzen dute.

Dengearen eta zikaren …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila