Azken urte hauetan, ikerketa ugari egin dira ikusteko zer elkarreragin dagoen hesteetako bakterioen eta gure gorputzaren artean. Ikerketa horiek orain arteko ikuspegia aldatzea ekarri dute, ikertzaileek frogatu baitute elkarreragina uste baino askoz ere estuagoa eta garrantzitsuagoa dela. Izan ere, lehen irudikatu ere egiten ez ziren alderdi askotan eragiten dute bakterio horiek, hala nola metabolismoan, immunologian eta neurologian. Are gehiago, gaur egun, bakterio horiek osatzen duten multzoa, mikrobiota, organotzat jotzeko joera hedatzen ari da.
"Lehen etsaitzat eta kaltegarritzat genituen bakterio eta birus guztiak; orain, badakigu batzuk beharrezkoak ditugula, eta gure parte direla. Hesteetako mikroorganismoak …
Umetokiaren barruan, fetua esterila da, baina, jaiotzen den unetik, inguruko mikroorganismoen eragina jasotzen du. Hala, kanpoko eragileen araberako mikrobioma eratzen da norbanako bakoitzaren hesteetan. Mikrobioma hori, berezkoa izanik ere, aldatzen doa bizitzan zehar, dietaren, bizimoduaren, botiken eta beste faktore batzuen eraginez.
Garenari beste ikuspuntu batetik begiratzeko, eta gugan bizi diren mikroorganismoen pisua zenbatekoa den adierazteko, trikimailu eraginkor bat hau da: zelulen kolonia erraldoi baten gisa irudikatzea gizakia. Irudikapen horretan, koloniako kide batzuk giza zelulak dira, honetan …