Gai librean

Kitridiomikosia: ikara sorrarazten duen gaixotasuna

2011/10/01 Iglesias, Maider - Biologoa
Rojo, Iratxe - Biologoak

Anfibioak mundu osoan ari dira desagertzen. Nonahi populazioak murrizten dira. Ez da habitat-galera, espezie inbaditzaile edota gehiegizko ustiaketaren ondorioz bakarrik, ez. Erreserba, parke natural eta nazionaletan, eta babesturiko gune batzuetan ere ari dira desagertzen. Zer ari da gertatzen? Horixe da urteetan ikertzaileek erantzun nahi izan duten galdera. Gaur egun jakina da kitridiomikosi deritzon gaixotasuna dela desagerpen gehienen kausa. Baina zein da hurrengo urratsa? Nola saihestu? Erantzunik gabeko galderak dira horiek, oraingoz...

Zelulen funtzionamendua ulertuz proteina-bidezidorren azterketaren bitartez

2011/09/01 Azkargorta, Mikel - Biokimika eta Biologia Molekularreko Saila
Zelulak biziaren oinarrizko elementuak dira, izaki bizidunen unitateak alegia: izaki bizidun guztiak daude zelulaz osatuta. Gizakiak, adibidez, 70 bilioi zelulaz ...

Nolako bazka, halako esnea eta gazta

2011/07/01 Abilleira, Eunate - Elikagaien Zientzian eta Teknologian doktorea
Gizakia abeltzaintzan hasi zenetik, animalia-ekoizpenen sistemak izugarri garatu dira, eta horrek etengabeko hobekuntza ekarri du animalia-jatorriko elikagaien produkzioan eta kalitatean ...

Arnas aparatuko gaixotasunak ikertzeko irudi-teknika berriak

2011/06/01 Artaetxebarria Artieda, Xabier - Telekomunikazio-ingeniaria

Enfisema, bronkitisa, infekzioak, minbizia... Biriketako gaixotasunak munduko hilgarrienen artean daude, bai herrialde aberatsetan eta baita txiroenetan ere. Sendagaiak bilatzeko orduan, oso erabilgarriak dira animalia txikiak, bereziki karraskariak. Baina arrazoi etikoak direla medio, ahalik eta animalia gutxien erabili behar da. Horrez gain, esperimentu bakoitzean ahalik eta informazio gehien lortu behar da, eta, horretarako, zehaztasun handiko irudi-teknika berriak garatzen dira. Animaliak hil beharrean, haiek bizirik direla X izpi bidezko eskanerrak erabil daitezke, eta irudiak aztertu, neurketak automatikoki egiten dituzten ordenagailu programen bitartez. Guk, Medikuntza Aplikatuaren Ikerketa Zentroko (CIMA) minbiziaren irudigintza-taldean, algoritmo berriak garatu ditugu irudi-teknika horiek hobetzeko.

Medikamentuen faltsifikazioaren eragina munduan

2011/05/01 Calvo Hernáez, Begoña - Farmazian eta Farmazia Teknologian katedraduna
Domínguez-Gil Hurlé, Alvaro - Botikaria Gijón-en (Asturias)
Gómez López-Tello, Paloma - Botikaria Bilbon
Zarate Sesma, Jon - Farmazian doktorea. Biofarmazia, Farmakozinetika eta Farmazia-teknologiako irakasle kolaboratzailea
Medikamentuen faltsifikazioa nahiko gertaera berria da. Azken hamarkadetan, asko igo da markako medikamentuen nahiz generikoen faltsifikazioen kopurua, eta mundu osora ...

Plastikotasun neuronala: garunaren zaindari

2011/04/01 Echeazarra Escudero, Leyre - Farmazian lizentziatua eta Neurozientzia arloko ikertzailea

Denbora luzez pentsatu da garuneko lesio baten ondorioz neuronak betiko galtzen zirela eta, heldutasunera behin helduta, burmuinaren garapena eten egiten zela. Azken hamarkadetan, berriz, argi geratu da garunak malgutasuna eta plastikotasuna dituela. Gaitasun horri esker, garunaren anatomia aldatzen da, eta, horrela, garunaren funtzionamendua molda daiteke. Plastikotasun neuronalak errendimendua hobetzea ahalbidetzen du eta, gainera, lesio baten ondoriozko kalteak gainditzen laguntzen du. Gaur egun, gero eta estrategia gehiago erabiltzen dituzte terapeutek garunaren plastikotasuna bultzatzeko, eta, are garrantzitsuagoa dena, plastikotasun neuronala modu egoki batean gidatzeko.

Rapa Nui-n, munduaren zilborreko kobazuloetan

2011/03/01 Irazabal Tamayo, Nagore - Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkartekoa. Biologian doktorea
Pazko uhartea --Rapa Nui edo Te Pito o Te Henua (munduaren zilborra) esaten diote bertako biztanleek-- Ozeano Bareko lekurik misteriotsuenetako ...

Hemokromatosi heredagarria bertsotan

2011/02/01 Aguilar Gama, Vanessa - EHUko Medikuntzako ikaslea
Aguirre Lobo, Nerea - EHUko Medikuntzako ikaslea
Aranguren Lopez, Iñigo - EHUko Medikuntzako ikaslea

Poster haumedikuntzako 2. mailako Zitogenetika etagiza genetika irakasgairako egin genuen. Gaixotasun genetiko bat aukeratu behar genuen, horri buruzko informazioa landu, eta poster bataurkeztu. Ahalik eta originalena izateapentsatu genuen; hainbeste informazio poster batean biltzeko zailtasunak ikusita, eta testu luzeegiak egiteko dugun joera kontuan hartuta, testua astunegiaizateko arriskua zegoen. Bertsoak gustatzen zaizkigunez, posterra modu horretan egitea bururatu zitzaigun; eta, azkenean, olerki txikien bidez laburbildu genituen hemokromatosiaren ezaugarri esanguratsuenak.

EURion konstelazioa eguneroko billeteetan

2011/02/01 Nieves Acedo, Javier - DeustoTech Computing, Deusto Institute of Technology. Deustuko Unibertsitatea
Ruiz-Agundez, Igor - DeustoTech Computing, Deusto Institute of Technology. Deustuko Unibertsitatea

Dirua, ondasunak eta zerbitzuak trukatzeko oinarrizko baliabidea, faltsutzearen aurka babestua izan da betidanik, ezkutuko zenbait segurtasun-neurri erabiliz. Euro-billeteek, zehazki, faltsutze-asmoari aurre egiteko EURion konstelazioa dute euren barnean.

Sendatuko al da, lurzoru-medikua?

2011/01/01 Epelde, Lur - NEIKER-Tecnaliako ikertzailea
Garbisu, Carlos - NEIKER-Tecnaliako ikertzailea

Gure medikuak gaixotasunak diagnostikatzeko odol-analisiak egiten dituen gisara, lurzoruak pazientetzat hartuta, oso baliagarria izan liteke haien osasuna aztertzeko zenbait parametro neurtzea. Izan ere, lurzoruak sistema biziak dira, oinarrizko funtzioak aurrera eramateaz arduratzen diren organismo-multzo itzelez osatuak. Haiek gaixotuz gero, arriskuan jartzen dira lurzoruen funtzioak eta ekosistema-zerbitzuak. Zorionez, bada terapia bat lurzoruak sendatzeko kostu ekonomiko baxua, ingurumenarekiko begirunea eta gizartearen aldetik harrera ona dituena: fitorremediatzea.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.