Gai librean

Mitokondriak eta zahartzea

2018/09/01 Muñoz Oreja, Mikel - Biodonostiako Gaixotasun Neuromuskularren-Mitokondrialen taldeko ikertzailea
Holt, Ian J. - Biodonostiako Gaixotasun Neuromuskularren-Mitokondrialen taldeko burua
Fernandez Pelayo, Uxoa - Biodonostiako Gaixotasun Neuromuskularren-Mitokondrialen taldeko ikertzailea

Zahartzea prozesu konplexu eta korapilatsua da, eta, ongi ulertzeko asko falta zaigun arren, horretan ari gara; badugu jadanik hainbat prozesuren berri. Adibidez, gero eta argiago dago mitokondriek oso zeregin garrantzitsua dutela gure gorputzaren zahartze-prozesuan, eta, hala, prozesu hori ulertzeko gako bihurtu dira.

Zentzumen anitzeko terapiaren altxorra

2018/08/02 Irantzu Rico Barrio - Medikuntza eta Erizaintzako irakaslea eta Neurozientziak Saileko ikertzailea, EHU

Bidaiatu, korrika egin, sexu-harremanak izan, instrumentu bat jo, gidatu, hizkuntza bat ikasi… ez dira bakarrik gure eguneroko ohikeria osatzen duten ekintza hutsalak. Bizi garen ingurune aberastuan, zentzumenen garapena sustatzen dute horrelako jarduerek, eta haien erabilera terapeutikoa tresna baliagarri gisa ikusi izan da, hainbat gaixotasunen sintomak atzeratzeko edo hobetzeko, mendekotasunei aurre egiteko, eta abarretarako. EHUko Neurozientziak Sailean ikertzen ari gara ingurune aberastuko terapiak nola lagun dezakeen alkoholaren menpe bizi diren edo bizi izan diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen.

Matematikari euskaldunak eta GeoGebraren erabiltzaileak elkartu dira

2018/07/16 Naiara Arrizabalaga Uriarte -
Elisabete Alberdi Celaya -
Aitzol Lasa Oyarbide -

Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) 46. Udako Ikastaroak antolatu ditu aurten. Era askotako jardunaldi, ikastaro eta tailerrek osatu dute aurtengo eskaintza, #ElkarEkin lelopean. Uztailaren 4an, matematikariek eta GeoGebrare erabiltzaileek izan zuten elkarrekin batzeko aukera. Eibarren elkartu ziren, eta egun berean ospatu ziren Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta GeoGebraren erabiltzaileen II.a.

Biokatalizatzaileak, industria jasangarriago bat lortzeko

2018/06/11 Lide Arana Urbieta - Biokimika eta Biologia Molekularra saileko irakaslea

Erreakzio eta prozesu biologikoak motelegiak izan ohi dira bizitzarekin bateragarri izateko. Arazo hori gainditzeko, erreakzioak azkartzeaz arduratzen diren biokatalizatzaileak ekoizten ditugu, eskura ditugun nanomakina boteretsuenak. Azken urteotan, biokatalizatzaile berriak diseinatu eta ekoizten ikasi dugu; molekula horiek erreakzioen kontrola ematen digutenez, aplikazio ugari dituzte industrian.

Kaloria-murrizketa: gutxiago jan, gehiago bizitzeko?

2018/05/23 Mª Puy Portillo Baquedano - Unibertsitateko katedraduna
Leixuri Aguirre López - Unibertsitateko irakaslea
Iñaki Milton Laskibar - IMDEA Fundazioa eta CIBERobn Carlos III Osasun Institutua

Janariz inguraturik eta bizimodu gero eta sedentarioagoarekin bizi garen garai hauetan, ikusten ari gara gure bizi-itxaropena etengabe luzatzen ari dela, eta, aldi berean, zahartzearekin erlazionatutako gaixotasunen intzidentzia handitzen dela. Gehiago bizi eta goserik ez pasatzea; hori lortzeko borrokatu dira gizakiak, belaunaldietan zehar. Baina zer gertatzen da hori ez bada gehiago eta hobeto bizitzeko modurik egokiena?

CAF-Elhuyar 2018: Irtenbide zirkularra, mundua irensten ari den nonahiko zaborraren kontra

2018/05/16 Iraia Etxabide Etxeberria - Diseinatzaile industriala
Alaitz Etxabide Etxeberria - Material berriztagarrien ingeniaritzan doktorea

 

Merkea, eraldatzeko erraza, iraunkorra, arina eta erabilera anizkoitzekoa denez, mundu mailako plastikoen ekoizpenak izugarri gora egin du, azken 52 …

CAF-Elhuyar 2018: Zulo beltzen sinfonia

2018/05/16 Miguel Querejeta Pérez -

Galaxia gehienek zulo beltz erraldoia dute erdigunean. Eta benetan dira erraldoi zulo beltz horiek, milioika izarren masa ezkutatzen baitute beren …

CAF-Elhuyar 2018: Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatutako paisaia

2018/05/16 Iñaki Odriozola - Landare-ekologian doktorea

Europan nekazaritza barreiatu baino lehenagoko paisaiak imajinatzen ditugunean edo pelikuletan nahiz dokumentaletan irudikatzen direnean, oihan itxi amaigabeak agertu ohi dira. …

Ernaldiak bihotza sendatuko balu?

2018/03/01 Redondo Angulo, Ibon - Biomedikuntzan doktorea

Ugaztunon bihotzak duen zeregin bakarra odola zirkulazio-aparatuan barrena ponpatzea da, bihotzari berari eta gainontzeko organoei elikagaiak eta oxigenoa iritsarazteko. Zeregina …

Gibeleko minbiziaren aurkako borrokan indarrak batuz

2018/03/01 Aramburu Montenegro, Jorge - Ingeniaritza Aplikatuan doktorea eta TECNUN - Nafarroako Unibertsitateko ikertzailea

Greziar mitologiaren arabera, Prometeok sua lapurtu zuen Olinpo menditik eta gizakiei eman zien. Orduan, Zeusek zigortu egin zuen: haitz batean …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila