Nahi gabeko bakardadea faktore anitzeko esperientzia subjektibo bat da, baina, ikuspegi fisikotik, bakarrik sentitzea alarma biologikotzat har daiteke: goseak jana …
Ikusten ez ditugun arren, gure egunerokoan zeharo txertatuta daude, eta ezinbestekoak dira trantsizio energetikorako. Meategietatik erauzten den elementu andana dago gailu elektronikoen, auto elektrikoen eta energia berriztagarrien muinean. Kantitate izugarrian behar ditugu, eta erauzi eta erauzi ari gara. Baina, dagoeneko, “kritiko” abizena dute askok, gero eta gehiagok. Ba al dago nahikorik? Nondik aterako ditugu?
Nola jakin daiteke zein den eskualde batek energia berriztagarria sortzeko duen potentziala? Trantsizio energetikoa helburu, Debagoiena 2030 lankidetza-sarekoek Tecnaliara jo zuten erantzun bila. BRTA aliantzako zentro teknologiko horrek eman zien erantzuna, eta emaitza esanguratsua izan zen, gainera.
Gizateriak ezinbestekoa du planeta osasuntsu bat, ingurumen-kondizio egoki batzuk. Ebidentziek erakusten dute, ordea, gero eta zailagoa izango dela kondizio horiei eustea. Segurtasun-muga guztiak gainditzen ari gara. Muga horiek ikertu dituzten bi ikertzailek, Noelia Zafra Calvok eta David Nogués Bravok, kontatu digute zein den egoera.
Ilargirako misioek beti pizten dute jendearen jakin-mina. Horren erakusgarri da Chandrayaan-3 Indiako misioak sortutako ikusmina. Lurraren satelitea, hala ere, ez da eguzki-sistemako ilargirik interesgarriena; ez, behintzat, aintzat hartzen bada beste zenbait ilargik bizia ahalbidetzen duten ezaugarriak dituztela. Ilargi izoztuak dira, eta haien sekretuak ezagutu nahian dabiltza Arrate Antuñano Martín, Agustín Sánchez Lavega eta Ricardo Hueso Alonso EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko ikertzaileak.
Hidrogenoa energia biltegiratzeko, garraiatzeko eta modu kontrolatuan askatzeko erabil daiteke. Alabaina, naturan libre ez dagoenez, beste iturri batzuetatik atera behar da. Energia berriztagarrietatik lortutakoari hidrogenoa berdea deritzo, eta bereziki interesgarria da industrian eta mugikortasunaren sektorean, erregai fosilen alternatiba gisa.
Arrek eta emeek ez dute berdin jaten; ezta iparraldekoek eta hegoaldekoek ere. Animalia taldekoiak dira, eta elkarrengandik edo elkarrekin ikasten dute. Sai arreen ohiturak eta portaerak ikertzen urteak daramatza Eneko Arrondo Floristan biologoak, eta aurkikuntza deigarriak egin ditu.
Paleolitoari buruzko kontaeretan, gizonak izan dira protagonista nagusi eta ia bakar. Haurrak, emakumeak, adinekoak edo gaixoak ez dira aipatu, ez bada aztarna oso nabarmenen bat aurkitu dutelako. Azken urteotan, ordea, metodologia eta ikuspegi berriek agerian jarri dute isildutako kide horiek ere parte hartzen zutela taldeko jardueretan. Adibidez, orduko haurrek, gaurkoek bezala, tresnak lantzen ikasten zutela eta margotu egiten zutela baieztatu dute Francesca Romagnoli eta Verónica Fernández Navarro arkeologoek.
2050erako, nekazaritza-ekoizpenak % 60 hazi beharko du, munduko biztanle guztiak elikatzeko. Eta hazkunde hori, gainera, era jasangarrian egin beharko da, ezinbestean, eszenatokia latza baita: klima-aldaketa, biodibertsitatearen galera, lurzoruen degradazioa, ur-eskasia… Egoera horri aurre egiteko, soluzio bila ari dira BRTA aliantzako zentroak.
“Begiratu urrunera” lelopean banatu dira CAF-Elhuyar sariak, Usurbilgo Sutegi aretoan. Zientzia eta teknologia gizarteratzeko dibulgazio-lanak eta egitasmoak aitortzea eta bultzatzea …