2023ko CAF-Elhuyar sariak

2023ko-caf-elhuyar-sariak
CAF-Elhuyar sariketaren irabazleak, ezkerretik eskuinera: Jon Sánchez Carrasco, Aitor Garmendia Etxeberria, Iñaki Sanz Azkue, Jacinto Iturbe Barrenetxea, Xabier Gantzarain Etxaniz, Enok Sudupe Altolagirre, Judith Zubia Aranburu eta Mattin Urbieta Galarraga. Arg. Iñigo Ibañez / Elhuyar

“Begiratu urrunera” lelopean banatu dira CAF-Elhuyar sariak, Usurbilgo Sutegi aretoan. Zientzia eta teknologia gizarteratzeko dibulgazio-lanak eta egitasmoak aitortzea eta bultzatzea da sariketaren xedea, eta aurtengo leloa Isaac Newtonen aipu honi lotuta dago: “Urrunago ikusi badut, erraldoien sorbalda gainean eseri naizelako izan da”.

CAF-Elhuyar sariketako parte-hartzaileek bete-betean egin dute bat leloarekin, lehendik egindako bidetik abiatuta, urrutira begiratu baitute. Eta bi gairi jarri diete arreta, bereziki: teknologia eta ingurumena. Hain zuzen, horri buruz idatzi dute sarituek:

- Dibulgazio-artikulu orokorra: Judith Zubia Aranburu. “Garena egiten gaituena, egiten duguna idazteko”.

- Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulua: Mattin Urbieta Galarraga. “Elektroiekin dantzan nanoeskala argitzeko”. 

- Zientzia-kazetaritza: Iñaki Sanz Azkue. “Dragoi txiki bat egongelako horman”.

- NEIKER saria: Aitor Garmendia Etxeberria.“Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean”. 

Sorkuntza-beka bi proiektuk jaso dute, erdi bana. Proiektuetako bat “Semiosi-genesi” da, Jon Sánchez Carrascorena; bestea, “Ia dena”, Kulturaz Azpeitiko kultura-kooperatibarena.

Azkenik, Jacinto Iturbe Barrenetxeak jaso du CAF-Elhuyar merezimendu-saria.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila