Kortabarria Olabarria, Beñardo

Kortabarria Olabarria, Beñardo

Elhuyar Zientzia

Marteko esplorazioa biren kontua zenean

1999/09/01
Lankidetza-kontuak nagusitu diren arte, Marteren eta Lurraren artean dagoen distantzia gainditzea Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren banakako ahaleginen helburua izan …

Unai Ugalde: “Sistema heldugabe eta gaztea daukagu”

1999/08/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Dagoeneko pasa dira hilabete batzuk Unai Ugalde Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendari izendatu zutela. Unai Ugalde ezaguna izan daiteke Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren irakurleentzat, aldizkarian behin baino gehiagotan parte hartzeaz gain, CAF-Elhuyar sarietan ere parte hartu izan duelako, hasiera-hasieratik epaimahaiko kide izan baita.
Bera kimikaria da formazioz eta, orain gutxira arte behintzat, lanbidez ere bai. Zientzia Politikarako Zuzendaritza eskaini zitzaion arte Donostiako Kimika Fakultateko dekanoa zen. Kargu berria hartu eta berehala eskatu genion elkarrizketa —berak agindu ere agindu zigun, baina denbora eskatu ere bai, galderei erantzuten hasi aurretik panoramaz ondo jabetu nahi zuelako—. Emandako hitza beteko du ondoko lerroetan. Daukagun zientzia-politika edo sistemaren planifikazioa ez da gurea izan, kanpotik etorri zaizkigun eskemen arabera egindakoa baizik, eta gure zientzia-sistema oraindik ez dugu geure beharretara egokitu.

Ilunbeko zezen-plaza Egitura espazial mugikorra

1999/08/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Zezenketak direla eta ez direla, Donostiako zezen-plaza eraikitzeko lanak polemikaz jantzita agertu dira; ez, ordea, eraikitze-lanen egokitasunagatik edo desegokitasunagatik, baizik eta zezen-plaza eraikitzeak Donostiara zezenketak itzuli direla esan nahi duelako. Zezenketen eztabaida alde batera, Ilunben eraiki duten zezen-plaza berez da deigarria, eguzki beroenarekin zein edozein euri zaparradarekin erabili ahal izango baita. Ireki eta itxi egiten den teilatua izatearen abantailak. Eta hori da hain zuzen zezen-plazan atentzioa ematen duen elementua: teilatua.

Doping-a, kirola lehia bihurtzearen ondorio

1999/05/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Nahiz eta ingelesik jakin ez, off side, corner, surfing, eta rafting bezalako hitzak guztiontzat ezagunak dira. Azkenaldian, horietako beste bat ingelesik jasotako hitzen ranking-ean (hau ere hortik dator!) gorantz doa, tamalez:
doping hitza. Zer da, baina, doping-a? Nola dopatzen dira kirolariak?
Nola jakin daiteke dopatuta daudela? Osasunarentzat ba al du arriskurik? Galdera horien erantzunak ondorengo lerroetan.

Eremu elektromagnetikoek, osasunean kalterik eragiten al dute?

1999/04/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Eremu elektromagnetikoen eta osasun-arazoen loturari buruzko kezka ez da gaur goizekoa. Hala ere, eztabaida areagotu egin da azkenaldian, batez ere Osasunerako Mundu Erakundearen ekimenez 40 herrialdetako adituak bildu eta adostutako ondoriorik ateratzea lortu ez zutenetik: eremu elektromagnetikoek osasunean duten eragin kaltegarria batzuek garbi samar ikusten zuten; beste batzuentzat ez zegoen inolako loturarik bata eta bestearen artean; eta azkenik, gehienentzat ezinezkoa izan zen jarrera garbi eta tinkoa hartzea. Jakina, adituak eremu elektromagnetikoen eta osasun arazoen artean zuzeneko lotura edo haustura ezartzeko gai izan ez badira, ondorengo orrialdeetan ez duzue ondorio zehatzik aurkituko. Dena den, eremu elektromagnetikoak zer diren, osasunean nola eragin dezaketen, eta batzuk zein besteek diotena irakurri ahal izango duzue.

Ospitaletako infekzioak

1999/03/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Aspergillus onddoa —eta horrekin batera ospitaletako infekzioak— berri-iturri agortezin bihurtu dira azkenaldian. Itxi diren ebakuntza-gelak, izandako heriotzak, epaitegietan deklaratu beharko duten ospitale-arduradunak, agintarien dimisioak eta abar, egunero irakurgai, entzungai eta ikusgai dira komunikabideetan. Ospitaletan sortutako infekzioen ondorio diren horiek guztiak alde batera utzita, infekzioen gorabeherei buruz hitz egingo digu Mikel Alvarez sendagileak ondorengo lerroetan.

Grantecan, Kanarietako teleskopio erraldoia

1999/02/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia
2002. urtea. Ordurako lanean hasita egongo da Kanariar Uharteetako teleskopio erraldoia, Grantecan izenaz ezagutzen dena. Tamainaz munduko hirugarrena izango da, …

Giza ehunak: gordetzetik sortzera

1999/01/01 Imaz Amiano, Eneko - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Giza ehunek eta organoek eman dute zer esanik azkenaldian. Izan ere, arrapaladan iritsi dira azken aurrerapenei buruzko berriak. Lehenengo —eta berri xumeena bera— Osakidetzak giza ehunen banku bakarraren aldeko apustua egitearen iragarpena egin zuen. Handik egun batzuetara ehun-bankuak ezezik, organo-bankuak sortzeko aukera ematen zuen ikerketa plazaratu zen. Eta kontua ez zen horrekin bukatu, geroago ehunen hazkuntza lortu zuten bi ikerketen berria ere hedatu baitzen. Beraz jauzika doa ikerkuntza: ehunak gordetzetik, organoak gordetzera, eta gordetze hutsetik zelulen hazkundera; hau da, bizia sortzera. Euskal Autonomia Erkidegoan ez da oraindik giza ehunen hazkuntzarik egin, baina gorde aspalditik gordetzen dira. Ospitale batzuetan eduki izan dituzte orain artean; urtarriletik aurrera, aldiz, banku bakarrean gordeko dira: Galdakaoko Transfusioen Euskal Zentroan. Beraz, hemendik aurrera transplanteetarako behar diren giza ehunen gestioa aipatu zentroan egingo da. Euskal Herrian bezala, mundu osoan daude ehun-bankuak. Berrikuntza izan ziren bere garaian, baina orain ez dira. Baina zientzialariek helburu jakin bati begira ikertzen jarraitzen dute: giza organoen bankuak garatzea. Ideia besterik ez zen hura errealitate izan daiteke denbora gutxi barru.

Copreci espazioko abenturan

1999/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Jakintza-alor guztiak kontuan hartuta, atzerritik iristen direla gehienetan aurrerakuntza teknologiko garrantzitsuenei buruzko berriak esan daiteke. Hori horrela izanik, sarritan uste da atzerrian martxan jartzen diren trenen ondorengo bagoiak direla hemengo ikerkuntza, garapena eta ekoizpena. Zorionez, noiz edo noiz, uste hori ezeztatzen dituen berriak ere iristen dira. Azkena Aretxabaletako Copreci kooperatibatik etorri da, orain gutxi espaziora irten den Ariane V-aren proiektuan garrantzizko partaidetza izan baitu.

Hiru helizeko itsasontziak Zumaiatik Alemaniara

1999/01/01 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Azken urteotan garai latzak bizi izan ditu ontzigintzak Euskal Herrian. Krisi ekonomikoaren eraginez, ontziola ugarik betirako itxi behar izan ditu ateak. Hala ere, badirudi ekaitzaren ondorengo barealdia iristen ari dela —ontzigintza arnasberrituta datorrela—, noizean behin itsasoratzen den itsasontziren bat edo besteren berri izaten baita. Horren haritik datoz lerro hauetara Zumaiako Balentziaga Ontziolako azken bi itsasontziak, erabiltzen duten teknologia eta duten propultsioaren antolaketa kontuan hartuta bereziak diren bi atoi-ontzi.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila