Tximeleten hegoetako marrazkien oinarri genetikoa argitu dute

tximeleten-hegoetako-marrazki-patroien-oinarri-gen
WntA geneak hegoetako lerroak marrazten ditu eta optix geneak kolorea Arg. Premaphotos/NPL

Tximeleten hegoetan marrazki erakargarri bezain konplexuak azaltzen direnez, haiek sortzeko gene-sorta handi baten inplikazioa espero zuten zientzialariek, elkarlanean halako ereduak sortuko zituztenak. Baina sorpresa hartu dute ikusi dutenean oinarrian bi genek baldintzatzen dituztela marrazkiak: gene batek lerroak marrazten ditu batez ere, eta besteak, koloreak. Elkarren osagarriak dira bi geneak, eta haiek inaktibatzeak intsektuok ia monokromatikoak bihurtzen dituela ikusi dute.

Jakina da hegoen ereduak tximeleten erakargarritasun sexualaren oinarrian daudela, eta harrapakarietatik babesteko ere erabiltzen dituztela. Baina artean ezezaguna zen nola sortzen diren marrazkiok, nola sortzen diren marrak eta puntuak, eta haien konplexutasuna. Geneon aktibitatea CRISPR teknikaren bidez argitu dute New York-eko Cornell-eko Unibertsitateko biologoek. Adierazi dutenez, intsektuen hegoetako patroien garapenaren paradigmari desafio egiten dio aurkikuntzak.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.