Andrea Molina Azcona Nafarroako Unibertsitate Publikoko nekazaritza-ingeniariak txakur-parbobirusari aurre egiteko txerto bat garatu du tabako-landaretik abiatuta. Birus horrek txakurkumeei eragiten die. Tabako-landarearen kloroplastoaren DNA eraldatuta sortzen da txertoa, eta oso eraginkorra da. Izan ere, landare bakar batetik 500 txerto-unitate sortzen dira.