Sexu-jazarpena pairatu dute Estatu Batuetako medikuntza-ikertzaile emakumezkoen ia herenek

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

sexu-jazarpena-pairatu-du-estatu-batuetako-medikun
Arg. Artxibokoa

Michigango Unibertsitateak egindako galdeketa baten arabera, Estatu Batuetako Osasun Institutuko (NIH) diru-laguntza jaso duten medikuntza-ikertzaile emakumezkoen % 30ak sexu-jazarpena pairatu du. Galdeketak 1719 ikasle hartzen zituen aintzat, eta haietatik % 62k erantzun du. Erantzun dutenen artean, bataz besteko adina 43 urtekoa da, % 46 emakumezkoak dira, eta % 71, zuriak.

Emaitzak JAMA aldizkari zientifikoan argitaratu dituzte. Emakumezkoen % 30ak ez ezik, gizonezkoen % 4k ere adierazi du sexu-jazarpena jasan duela. Genero-bazterketarik ba ote dagoen galdetuta ere, aldea dago emakumezkoen eta gizonezkoen erantzunen artean: emakumezkoen % 70k uste du baietz; gizonezkoen artean, % 22k dio gauza bera.

Aipatzekoa da 1995an egin zela antzeko galdeketa bat, eta orduan emakumezkoen % 52k erantzun zuela sexu-jazarpena pairatu zuela (gizonezkoen artean, % 5ak). Edonola ere, artikuluaren egileek nabarmendu dute, ehunekoa jaitsi den arren, egoera onartezina dela. Gainera, adierazi dute uste nagusiaren arabera ez dagoela genero-bazterketarik, eta horrek berak zaildu egiten duela egoera azaleratzea eta salatzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila