Portfastflu proiektuaren helburua da mikroteknologia aurreratuetan oinarritutako txartel bat garatzea gripearen epidemia kontrolatzeko. Proiektu horretan Ikerlan-IK4k, Gaiker-IK4k eta Donostia Ospitaleak parte hartzen dute. Azken finean, helburua da gripea diagnostikatzeko denbora nabarmen murriztuko duen gailu mugikor bat garatzea, gaixotasuna berehala tratatzeko eta hari jarraipena egiteko. Gailua erraz erabiltzeko modukoa eta merkea izango da.