EHUn egindako ikerketa batek erakutsi du ospitaletan erabiltzen diren desinfektatzaileek ez dituztela bakterioak erabat hiltzen; are gehiago, bakterioek 30 egun baino gehiago iraun dezakete ospitaletako paretetan, gainazaletan eta material kirurgikoan.
Zaloa Bravok egin du ikerketa, EHUko Inmunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saileko mikrobiologoak. Ikertzaileak adierazi duenez, ospitaletako desinfekzio-prozesuen ondoren, agerraldi epidemiko gehienen ardura duten Acinetobacter baumannii motako bakterio guztiak ez dira hiltzen. Bakterioak, ordea, ez dira ohiko hazkuntza-ingurutan hazteko gai, eta horregatik ez dira desinfekzio-ebaluazioetan hautematen.
Elhuyarrek garatutako teknologia