Lemurrek sendabelarrak hartzen dituzte

Antza denez, sifaka izeneko lemur-mota batek sendabelarrak hartzen ditu erditu aurretik. Kiotoko Unibertsitateko ikertzaileen arabera, tanino pozoitsuak dituzten landare gehiago jaten dituzte ernai dauden emeek gainerako emeek eta arrek baino. Bestetik, tanino-kontzentrazio baxuek abortua izateko arriskua gutxitu eta esne-ekoizpena areagotzen dute, eta helburu horiekin erabiltzen dira albaitaritzan. Beraz, baliteke lemur horietan ere eragin mesedegarria izatea landare horiek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila