Orain dela 3.000-3.500 urte, dagoeneko erabiltzen zuten kakaoa Hondurasen. Ematen zioten erabilera, dena den, ez zen gaur egun ematen diotena: txokolatea beharrean, likoredun edari bat prestatzen zuten, kakao-fruituaren mamia beste osagai batzuekin batera hartzituta. Aztarnategi arkeologiko bateko hainbat eltzetan edari horren aztarnak aurkitu dituzte --kakaoa teobrominaren bidez detektatzen dute, kakaoaren 'hatz-markatzat' jo baitaiteke Erdialdeko Amerikan--.