Jupiterren Io sateliteak arroka urtuzko geruza bat du azalaren azpian, eta 50 kilometroko baino gehiagoko zabalera ere izan lezake, UCLA eta Michigan Unibertsitateko ikertzaile batzuek ondorioztatu dutenez. Jupiterren eremu magnetikoa Io zeharkatzean nola desbideratzen den aztertuta iritsi dira ondorio horretara. Hain zuzen, ikusi dute eroankortasun handiko eremu batek bakarrik desbidera dezakeela horrela. Zehazki, mantu hori urtutako arroka ultramafikoz eratuta dagoela azaldu dute.