Jupiterren hego-poloa argitara

jupiterren-hego-poloa
Arg. NASA/SwRI/MSSS/Gervasio Robles

Juno zundak Jupiterren argazki berriak bidali ditu udaberri honetan, bosgarren maniobra amaitu duenean. NASAk edonoren eskura jarri ditu argazkiak, nahi bezala erabili eta eraldatzeko. Emaitza interesgarriak atera dira hortik; esaterako, Gervasio Robles-ek egindako hau: Jupiterren hego-poloaren ikuspegia da, planetaren inguruan hiru hegalditan egindako argazkiekin osatua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila