Medikuntza-ikerketatan gehiago hartzen dira kontuan generoa eta sexua, ikertzaileak emakumeak direnean. Ondorio horretara iritsi dira Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, milioi bat eta erdi medikuntza-ikerketa aztertuta.
Gaixotasun askok ez diete berdin eragiten gizonezkoei eta emakumezkoei, ezta tratamenduek ere. Sexua eta generoa faktore garrantzitsuak dira medikuntzan, baina, hala ere, medikuntza-ikerketa gehienak arrekin egiten dira, bai animalietan, bai pertsonetan. Orain egin duten lan honetan aztertu dute faktore horiei ematen zaien garrantzia aldatzen ote den ikertzaileen generoaren arabera. Horretarako, 2008tik 2015era argitaratutako milioi bat eta erdi artikulu zientifikotan aztertu dute ikerketa horietan generoaren eta sexuaren araberako azterketarik egin den edo ez, eta zein den ikertzaileen generoa. Eta garbi ikusi dute ikerketetan emakumeek parte hartzen dutenean gehiago hartzen direla kontuan sexua eta generoa.
--> Erreportajea: Begirada emea medikuntzari
Elhuyarrek garatutako teknologia