Osasunaren Munduko Erakundeak aditzera eman duenez 9.000 kasu berri erregistratu omen dira bere fitxategietan. Orain arte fitxatutako kasuak 323.378 dira.
Kasu berri hauetako gehienak Afrika, Europa eta Ameriketakoak dira.
Europan fitxatutako 4.000 kasu berrietatik 3.500 baino gehiago Frantzian gertatu dira. Ondoren, Alemania eta Herbehereak daude, baina hauetan askoz ere kasu gutxiago gertatu dira.
Hala ere, kasurik adierazi ez duen estaturik badago munduan. Horrek ez du esan nahi leku hauetan HIES ez dagoenik; baizik eta izanda ere ez dela adierazi. Besteak beste, ondoko estatu hauek dira adierazitako egoeran aurkitzen direnak: Seychelles irlak, Bahrein, Irak, Jemendar errepublika, Albania, Afganistan, Mongolia, Vietnam, Birmania eta Ozeano Bareko zenbait irla.