Gripearen birusari ez dio onik egiten hezetasunak

Gripearen birusari ez dio onik egiten hezetasunak
2009/04/01 | Elhuyar

Estatu Batuetako Jeffrey Shaman klimatologoa eta Melvin Kohn epidemiologoa gripearen birusa ikertzeko elkartu dira. Helburua zen argitzea gripearen agerraldiak zergatik izaten diren neguan. Bi zientzialariek aspaldiko ikerketen datuak bildu zituzten, birusaren transmisioa eta osorik irauteko duen gaitasuna aztertzeko. Datuetatik ondorioztatu zuten birusaren iraupena handitzen duen faktore nagusia hezetasun absolutua txikia izatea dela. Hain zuzen ere, berogailuek eraginda, oso hezetasun txikia izaten da neguan etxeetan, eta birusak aurrera egiteko kondizio onak izaten ditu.

1
252
2009
4
016
Mikrobiologia
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila