Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Lehengoa baino txikiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Zuoi, harpidedun eta irakurleoi, zor dizuegu aldaketa. Hain zuzen, zuei esker erabaki dugu protagonismo handiagoa ematea zientzialariei –pertsonei–, iritzia eta analisiak indartuta eta ikerzaileok bidaltzen dizkiguzuen lan zientifikoak argitaratzeko atala txukunduta. Aldizkaria zientzia maite dugun euskaldunon bilgune izan dadin.
Zuek ere zientziarekin goza dezazuen, hemen duzue aurrerapena:
Elhuyarrek garatutako teknologia