2017/03/14
326. zenbakia
eu es fr en cat gl
Aparecerá un contenido traducido automáticamente. ¿Deseas continuar?
Un contenu traduit automatiquement apparaîtra. Voulez-vous continuer?
An automatically translated content item will be displayed. Do you want to continue?
Apareixerà un contingut traduït automàticament. Vols continuar?
Aparecerá un contido traducido automaticamente. ¿Desexas continuar?
DNA datuak gordetzeko aproposa dela frogatu dute, film bat DNA bihurtuta
Arg. Artxibokoa
Lumière anaien
L'arrivée d'un train à La Ciotat filma (1895) DNA bihurtu dute Columbia Unibertsitateko bi zientzialarik. Horretarako, kode bitarrean 0 eta 1en bidez adierazitako informazioa DNAren base nitrogenatuetara (A, C, G, T) itzultzen duen algoritmo bat sortu dute. Lehen ere, egin dira antzeko probak, baina akatsak ematen zituzten eta mugatuak ziren.
Science aldizkarian azaldu dutenez, ordea, haiek garatutako metodoa erabat fidagarria da eta orain artekoek baino informazio gehiago gordetzeko aukera ematen du.
Esaterako, beste metodoek akatsa ematen zuten base nitrogenatu bat jarraian askotan errepikatzen bazen. Columbiako ikertzaileek eragozpen hori gainditzea lortu dute, konbinazio horiek beste sekuentzia batzuekin ordezkatuta. Beste hobekuntza batzuk ere egin dituzte, eta DNA Iturria deitu diote garatutako algoritmoari. Hura erabilita egin dute filmaren proba: filmaren kode bitarra kode genetikora itzuli, hura sintetizatzera laborategi batera bidali (Twist Bioscience, San Frantzisko, Kalifornia), han DNA bihurtu, atzera Columbian jaso, eta deskodetuta, filma ikustea lortu dute, batere akatsik gabe.
Prozesua garestia dela aitortu duten arren, denborarekin merketu eta eskuragarria izango dela espero dute.
Proiektu honen laguntzaile izan nahi baduzu,
harpidetu. Urtean 28 € baino ez.