Australiako eta inguruko uharteetako jatorrizko biztanleen orain arteko azterketa genetiko handiena egin dute, ANU Australiako Unibertsitateko gidaritzapean. Zehazki, jatorri desberdinetako 160 indigenaren DNA aztertu dute: basamortuko lau komunitate aborigenena, Queenslandeko iparraldeko muturrekoaena eta iparraldeko bi uharteena. Emaitzek agerian jari dute, jatorriaren arabera, diferentzia genetiko handiak daudela.
Nature aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. Ikertzaileek aipatu dutenez, Tiwi uharteetakoen eta Australiako basamortukoen arteko diferentziak, adibidez, Bangladeshen eta Erresuma batuan bizi direnen artekoak bezain handiak dira. Aldaera genetikoetako batzuk, gainera, komunitate indigena jakinetan baino ez dituzte aurkitu, eta lotura izan ditzakete gaixotasun genetikoekin. Hala, ikerketa baliagarria izango da prebentzioa, diagnostikoak eta tratamenduak komunitateen ezaugarri genetikoetara egokitzeko.
Elhuyarrek garatutako teknologia