Urpean zeuden arkeologia-aztarnategiak azaleratu dituzte Australian

australia-urpeko-aztarnategiak
Aborigenei lotutako industria litikoa aurkitu dute urpean. - Arg. PLOS ONE (eraldatuta)

Aurrenekoz, kultura aborigenei lotutako arkeologia-aztarnategiak azaleratu dituzte Australiako uretan. Uhartearen iparraldean egin dute aurkikuntza, Murujuga eskualdeko kostaren aurrean.

Bertako bi aztarnategitan 2017-2019 artean egindako hainbat kanpainatan, gutxienez duela 7.000 urtekoak diren 270 objektu arkeologiko aurkitu dituzte. Horietatik bat duela 8.500 urtekoa dela uste dute. PLOS ONE aldizkarian deskribatu dute aurkitutakoa.

Jakina da Izotz Aroaren amaieran itsasoaren maila gaur egungoa baino baxuagoa zela, eta horrek aztarnategi asko urperatzea ekarri zuela. Australiaren kasuan, ikertzaileek uste dute gaur egungo itsasertzetik 160 bat kilometrora zegoela orduko kostaldea, eta, ondorioz, bi milioi kilometro koadro urpean geratu zirela. Horregatik, Australia inguratzen duten uretan ezagutzen ez diren antzeko aztarnategi asko egon daitezkeelakoan daude adituak.

Inguruneak arakatzeko urruneko detekzioa eta urpekariek egindako murgilketak baliatu dituzte. Batez ere industria litikoa aurkitu dute, eta aztarna batzuk in situ ikertzen eta ezaugarritzen saiatu diren arren, beste batzuk laborategira eraman dituzte, hobeto ikertu aldera.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.