Afrikako glaziarrak: iragarritako galera?

Afrikako glaziarrak: iragarritako galera?
2006/07/01 | Elhuyar
Rwenzori mendietako Speke glaziarra.
R. Taylor

Londresko Unibertsitateko geofisikarien esanean, Afrikako glaziarrak urtzen ari dira, gero eta azkarrago, gainera. Zehazki, Rwenzori mendiei jarri diete arreta. Mendi horiek Ugandaren eta Kongoko Errepublika Demokratikoaren artean daude, eta hango glaziarrek 300.000 urte dute gutxienez.

Londresko taldeak urteak daramatza glaziar haiek aztertzen, eta, galera XIX. mendearen bukaeran hasi bazen ere, azken urteetan berotze globalaren ondorioz azkartu egin delakoan daude.

1
222
2006
7
018
Ingurumena; Ekologia
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila