Nature eta Science zientzia-aldizkarien iritzietan oinarrituta osatu dugu 2016ko albiste zientifiko nabarmenen zerrenda. Atzera begira, zientzia-urte zirraragarria izan da. Bai horixe! Elhuyar aldizkarian albiste horiek guztiak eman ditugunez, hemen duzue urteak zientzian eman duena gogoratzeko aukera:
1. Grabitazio-uhinak detektatu dituzte, bi aldiz (otsailean eta ekainean iragarriak)
2. Lehen aldiz CRISPR metodoa erabili da gizakietan (biriketako minbizia tratatzeko)
3. Gurearen antzeko planeta bat identifikatu dute gure gertueneko izarrean (Proxima b)
4. Giza enbrioia garatu dute laborategian, 13. egunera arte
5. Adimen artifizialaren bidez, makinak gizakiari irabazi dio go jokoan
6. Zika eta mikrozefaliaren arteko lotura frogatu dute
8. Antartikako ozono-geruzaren zuloa, osatzen
9. Saguen bizitza luzatu, Yamanakaren faktoreen bidez zelulak birprogramatuta
10. Antihidrogenoaren espektroa neurtu dute
Ea 2017ak zer ematen duen! Zain geratuko gara!
Elhuyarrek garatutako teknologia