Genero-bereizketa medikuntzan

Genero-bereizketa medikuntzan

Azken urteotan, hainbat adituk salatu dute osasun-zerbitzuetan genero-bereizketa gertatzen dela. Horren ondorioz, emakumezkoek gizonezkoek baino arreta eskasagoa jasotzeko arriskua dute. Bestalde, oraindik badago emakumezkoen egoera fisiologikoak patologikotzat jotzeko joera. Baina ohartzea eta salatzea ez da nahikoa, eta hasiak dira egoera aldatzeko pausoak ematen. Azken finean, genero-ikuspegiarekin lan egitea denentzat da mesedegarria, emakumezkoentzat zein gizonezkoentzat.

Begirada emea medikuntzari

2013/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Ez da uste edo susmo bat: osasun-zerbitzu batzuetan genero-bereizketa gertatzen da, eta, horren ondorioz, emakumezkoek gizonezkoek baino arreta kaskarragoa jasotzen dute batzuetan. Are gehiago, zenbait kasutan, hilkortasun-tasa handiagoa da emakumezkoetan gizonezkoetan baino, bereizketa horren erruz.

Emakume izatea gaixotasun bihurtzen dutenean

2013/02/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Bizitzaren gertaera arruntak gaixotasuntzat hartzeari eta hala balira bezala diagnostikatzeari, prebenitzeari edo tratatzeari deitzen zaio medikalizatzea. Gizonezkoei ere eragiten dien arren, emakumezkoetan are nabarmenagoa da joera hori. Ondorio larriak ditu, eta ez bakarrik medikalizazioa pairatzen duten pertsonengan.

Atarikoa

Desberdin, ez bereiz

2013/02/01

Praktika klinikoetan genero-ikuspegia txertatzeko gomendioek ezin dute izan zentzudunagoak: ez tratatzea berdin desberdinak direnean, eta alderantziz, ez tratatzea desberdin berdinak direnean. Osasun-zerbitzuetan gertatzen den genero-bereizketari aurre egitea da gomendio horien helburua, emakumeek ez dezaten arreta ...

5.0/5 rating (1 votes)
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
DANOBAT GROUP Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group