Plesiosauro bat kumedun

25 urte museo bateko biltegian gordeta egon ondoren, Estatu Batuetako Marshall Unibertsitateko paleontologo batek fosil berezi hau aztertu du. Plesiosauro baten fosila da, dinosauro urtar batena, eta berezia da animalia hil zenean kumedun zegoelako, eta kumearen hezurdura ere fosildu delako.

Jakina zen beste dinosauro urtar asko bibiparoak zirela, eta, beraz, plesiosauroa ere hala izateak ez ditu harritu adituak; baina fetua handia da, 150 zentimetro luze (470 zentimetro luze den amaren barruan), eta bakarra. Horregatik, adituen ustez litekeena da dinosauro urtar hauek gaur egungo baleek egiten duten antzera zaintzea beren kumeak.

okeefe3HR 2122
Egilea: Natural History Museum of Los Angeles
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila