Petrolioz estalita; bizirik

"Pelikanoen lumei petrolioa zerien, eta maindire zuriak nahaspila likatsu higuingarri bat bihurtu ziren". Horrela deskribatzen du Daniel Beltrá argazkilariak egoera. Mexikoko Golkoan iaz izandako petrolio-isuritik erreskatatutako zortzi pelikano hauen argazkiarekin irabazi du Beltrák 2011ko Veolia Wildlife Photographer of the Year sari entzutetsua. Epaimahaiaren arabera "aldarrikapen ekologista indartsua, perfekzio teknikoa, eta artelana, dena batera". Gainera, "irudi indartsu honen sinpletasunak ederra eta beldurgarria egiten du aldi berean".

Pelikanoak petrolioz estalita45
Egilea: DANIEL BELTRÁ
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila