Gaueko argiak

Gauez, espaziotik begiratuta (eta lainoak kenduta) garbi ikusten da zibilizazio teknologikoaren banaketa munduan. Inoiz baino zehaztasun handiagoz erakusten dute hori iazko abenduan NASAk argitaratu zituen irudi hauek. Suomi NPP sateliteak 2012ko apirileko 9 gautan eta urriko 13tan egindako 312 orbitatan hartutako irudietatik abiatuta osatu dituzte mapa hauek. Satelite horren VIIRS sentsorea itsasoaren erdian dagoen itsasontzi bakar baten argia harrapatzeko bezain sentikorra da. NASAk irudi horiekin osatutako mapa interaktibo bat jarri du Worldview webgunean.

Gaueko argiak88
Egilea: © NASA Goddard PhotO and Video
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila