Galarraga Aiestaran, Ana

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia None

Orain arteko metano-kontzentraziorik handiena neurtu dute Marteren atmosferan

2019/06/25

NASAren Curiosity ibilgailuak orain arteko metano-kontzentraziorik handiena neurtu du, SAM tresnaren laser-espektrometroaren bitartez: 21 ppbv. Curiosityk sarritan detektatu du …

Berotegi-efektuko gasen isurien mugak malgutu ditu Trumpen gobernuak

2019/06/20

Berotegi-efektuko gasen isurketari buruzko plan berria iragarri du EPAk, AEBetako Ingurumena Babesteko Sailak. Haren arabera, estatu bakoitzak aukera izango …

Immunoterapia gibel-minbizian ikertzeko sagu eredu bat sortu dute

2019/06/11

Gibel-minbizi batzuetan immunoterapia zergatik ez den eraginkorra argitu dute lehen aldiz, eta tratamendu eraginkorrak probatzeko sagu eredu bat sortu dute. …

Joseba Rios Garaizar Arkeologoa

“Espeziearen definizioren arabera, ezin dugu esan neandertalak eta sapiensak espezie desberdinak direnik”

2019/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Elhuyar aldizkarian argitaratutako zenbait artikulu hautatu berrargitaratu dira Booktegi plataforman, Sapiens ispiluaren aurrean izenburupean (doan deskargatu daiteke). Artikuluok josten dituen haria: giza espeziea nondik datorren, zer den eta nora doan azaltzea. Lehen galderarekin lotutakoetan, Joseba Rios Garaizar arkeologoa maiz agertzen da. Hain zuzen ere, CENIEH Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentroko ikertzaile da Rios, eta neandertaletan aditu. Hala, bildumaren aurkezpenera, Rios gonbidatu zuen Ana Galarraga Aiestaran egileak. Solasaldi mamitsua izan zuten, eta Riosek garbi erakutsi zuen arkeologia tresna aproposa dela Historiaurreari buruzko aurreiritziak ezeztatzeko eta gure espeziea hobeto ezagutzeko. Hemen bildu ditugu solasaldi hartan Riosek aletutako ideia batzuk.

Arturo Muga Villate Biokimikako doktorea

“Iraultza teknologikoa badugu. Orain, iraultza zientifikoa behar dugu”

2019/06/01 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen 50. urteurrena ospatzen harrapatu dugu Arturo Muga Villate, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea (Bilbo, 1961). “Harro” dagoela aitortu du, eta horretarako arrazoiak ere eman ditu: fakultateko graduek unibertsitate osoko gutxieneko nota altuenak dituzte; 50 urtean 18.000 ikasle lizentziatu eta 2.000 doktoratu dira; eta egiten den ikerketa bikaina da, nazioartean ere hala onartzen dute. Hala ere, galderei erantzuteko, fakultateari baino gehiago begiratu dio bere barruari.

Starlink satelite-kateak eztabaida piztu du

2019/05/31

SpaceX espazio-konpainiak Lurraren inguruan osatu nahi duen satelite-konstelazioaren lehen 60ak zeruan dira dagoeneko. 12.000 satelite jartzea da helburua, baina baliteke …

Bizidunak aurkitu dituzte Dallol sumendian, munduko leku muturrenetako batean

2019/05/31

Dallol sumendia Etiopiaren ipar-ekialdean dago, Afar triangeluan, Danakil basamortuaren erdian. Hango ur termalek munduko kondizio muturrenetakoak dituzte: izugarri azidoak dira …

Hipotalamoan ere sortzen eta gordetzen dira oroimenen aztarnak

2019/05/29

Oxitozinan oinarritutako ikerketa bati esker, hipotalamoak oroimenaren mekanismoetan funtsezko zeresana duela frogatu du Mazahir T. Hasan ikertzaileak (Ikerbasque, Achucarro zentroa) …

Marie Pourquié Bidegain Neuropsikohizkuntzalaria

“Arlo desberdinetako jendea behar da, eta beste hizkuntzetan egin dena euskaraz ere egitea"

2019/05/03 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia

Nola iristen da euskal filologiako ikasle bat garuneko patologia jakin batzuk ikertzera? Hainbat bide egon daitezke; Marie Pourquié Bidegainek berea …

Pentsamendua ahots bihurtzen duen tresna bat garatu dute

2019/04/25

Lehendik ere badira zenbait komunikazio-sistema, paralisiren baten ondorioz hitz egiteko gaitasuna galdu duten pertsonei laguntzeko. Ezagunenak (Stephen Hawkingek erabiltzen zuena, …

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila