Taladrinak agortzen direnean hondakin arriskutsu bihurtzen dira. Ez dira beste substantziekin nahasi behar ez eta ur-ibilgu edo estoldetara isuri behar. Aitzitik, egoki metatu eta tratatzea ezinbestekoa da ingurugiro- eta osasun-arazorik sor ez dezaten. Taladrinaren osagai nagusietariko bat ura denez, noranahi isur daitekeela pentsatu izan da beti. Haatik, substantzia hauek, kantitate txikitan isurita ere, kalte handia eragin dezakete, bai hondakin-uren arazketa-plantetan eta baita erreka eta ibaietan ere.
Berez da haizea astintzailea. Handik, hortik edo hemendik datorrela edo doala, ez da geldirik egongo. Motel antzean edo bortizki beti mugimenduan da. Sua bizitzeko edo musika sortzeko hauspoak, ur-gainean edo lainoen gainetik bidaiatzeko itsasontziak eta globoak, artaleak xehetuz Cervantesek erraldoi bihurtu zituen haize-errotak… hutsaren hurrengoa lirateke haizerik ez balitz. Haizea betiko jiran ibili den bitartean, gizakiak aurrera egin eta haizearen indarra elektrizitate bihurtzeaz gain, indar hori gordetzeko sistemak garatu ditu. Oraindik ikusgarri iruditzen zaigu, baina martxa honetan arrunt bihurtuko da tontorrean aerosorgailua duen mendi-muinoaren irudia. Horrelakorik gertatzen den edo ez ikusi baino lehen sekula baino astintzaileago gertatu da haizea, batzuen aldeko eta besteen kontrako jarreren ondorioz indar-neurketa sortu delako, iparra-hegoa edo ekia-mendebala parez pare jarrita legez.
Industria Garbia Egitaraua Euskal Autonomia Erkidegoko industri sektore poluitzaileenei beren ingurugiro-arazoak konpontzeko eta, ondorioz, merkatuan lehiakor izaten laguntzeko tresna izateko sortu da.
NAFARROA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Legeak Euskal Autonomi Erkidegoko industri sektore eta ekonomi jarduera gehienak ukitzen ditu, eta horrek, hemendik aurrera martxan ipini nahi den industri jarduera orok lehenik legearen bahetik igaro beharko duela esan nahi du.
PCBek sortzen dituzten ondorioen berri eman genizuen aurreko artikuluan. Oraingoan, berriz, hauek tratatzeko metodoen eta arazoari aurre egiteko bitartekoen berri emango dizuegu, arazoaren ikuspegi orokorra izan dezazuen. “Eztabaidan dagoen lege-zirriborroa ikusita deskontrol- -egoerak sortuko direla pentsa daiteke.”
Disolbatzaileak industrian erruz erabiltzen diren substantziak dira koipe, olio edo zikinkeriak kentzeko nahiz beste substantzia batzuk diluitzeko. Hamaika produkturen osagai dira, hala nola, pintura, berniz, lekeda, itsasgarri, desugertzaile, tinta, laka, intsektizida, herbizida eta garbigarrienak. Disolbatzaile organikoak oso lurrinkorrak izateagatik erraz lurrintzen dira; espazio itxietako airean kontzentrazio handitan meta daitezke eta osasun kalte handiak eragin. Gizakiak inhalazioz edo larruazalean zehar zurgatuz beregana ditzake. Disolbatzaile guztiek arrisku bera ez duten arren potentzialki arriskutsutzat hartu beharko lirateke guztiak.