BCBLko zuzendari zientifikoa, Ikerbasque ikerlaria eta “Hizkuntzaren neurobiologia” ikertaldeko burua
Garunaren funtzionamendua ezagutzea da egungo zientziaren erronka handienetako bat. Euskal Herrian, Achucarro Neurozientziarako Euskal Zentroa eta BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko zentroa dira erronka horri erantzuteko lanean ari diren zentro nagusietako bi, bakoitza bere ikuspegiarekin eta tresnekin.
Hain zuzen, Achucarron hiru eremu handitan dabiltza ikertzen: garunaren garapenean eta nerbio-sistemaren gaixotasun nagusietan parte hartzen duten mekanismo zelularrak eta molekularrak, prozesu kognitiboetan eta afektiboetan parte hartzen duten zirkuituak, eta klinikara eramaten lortutako emaitzak.
BCBL ikergunearen erronka nagusia, berriz, hau izan da hasieratik: hizkuntzaren prozesamenduari eusten dioten mekanismo neurokognitiboaren forma guztiak ulertzea; hau da, irakurmena, hizketaren pertzepzioa eta hizkuntza-ekoizpena.
Bi zentroetako arduradunek analisi bana idatzi dute, dituzten erronkei buruz, egin dituzten aurrerapenez eta oraindik esploratzeko geratzen zaienez.
Elhuyarrek garatutako teknologia