Sloan Digital Sky Survey proiektuaren bitartez, astronomoak zehaztasun handiz ari dira espazioa aztertzen. Oraingoz, ikusgai dagoenaren bosten bat aztertu dute, eta zortzi galaxia aurkitu dituzte Esne Bidearen inguruan biraka. Galaxia ñimiñoak dira, gehienez ehun mila izarrez osatuak (Esne Bideak berak ehun mila milioi izar ditu, gutxi gorabehera). Aurkitutako galaxia batean, Leo T izenekoan, izar asko eratzeko adinako gasa topatu dute. Besteetan, aldiz, ez. Astronomoek ez dakite zergatik diren ezberdinak.