Lumbricus rubellus espezieko zizareak, lurzoruan dauden metalen arabera, kolorez aldatzen dira: artsenikoa duen lurzoruan kolore hori distiratsua hartzen dute; beruna duenean, berriz, ilun-ilunak dira, eta zinka duenean ia gardenak.
Gainera, beste zizareentzat toxikoak liratekeen metal-kontzentrazio altuak jasateko gai dira. Hori dela eta, poluzio-markatzaile gisa erabil daitezkeela uste dute, baita lurzoruko metalak erauzteko ere.