Zelula amekin, obario berritua

Zelula amekin, obario berritua
2007/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: Deltapix)

Hezur-muineko eta odoleko zelula ama batzuk erabilita, saguek ahituta edo ia ahituta zituzten obarioak berriro ere obozitoz betetzea lortu dute, hau da, obuluaren aitzindariak diren zelulak sortzea lortu dute obarioan.

Ikerketarako, kimioterapiaren eraginez obuluak galdutako saguen obarioak erabili zituzten Estatu Batuetako Massachussets Ospitale Orokorreko eta Harvard Medikuntza Eskolako ikertzaile batzuek. Zelula amak txertatu zizkieten; hogeita lau ordura igarri omen zuten hobekuntza, eta bi hilabeteren buruan ez omen zegoen bereizterik kimioterapia jasan eta tratatutako obario bat sagu osasuntsu baten obariotik.

Ikerketa horrek bultzada eman dio emakumeen ugalketaren inguruko eztabaida bati: ez dago argi obarioa ez denik gai obozito berriak egiteko bizitzan zehar, orain dela gutxi arte segurutzat hartu izan den arren. Bestalde, ikusteko dago ikerketan lortu dituzten sagu-obozitoak heltzeko gai izango diren, hau da, obulu bilakatzerik izango ote duten, eta, ondorioz, ugalketarako gai diren. Helburu horri helduko diote aurrerantzean ikertzaileek.

1
235
2007
10
024
Medikuntza; Biokimika; Osasuna
Berriak labur
12
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila