Zalantzarik gabe, arra!

425 milioi urteko fosila aurkitu dute Erresuma Batuan. Itsas animalia bat da, ostrakodoa, zehatz esateko, eta arra dela zalantzarik uzten ez duen fosil zaharrena.

Arra dela hain ziur jakiteko froga luzakin erako sexu-organoa da. Izan ere, fosilak izugarri ondo iraun du, eta ehun bigunak ere bere horretan iritsi dira gaur egunera arte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila