Zabor elektronikoaren biltze-kanpaina

1999. urtean zehar Eusko Jaurlaritzak Eroski eta Indumental Recycling-en laguntzaz zabor elektronikoa biltzeko eginiko kanpainak 440 tonako fruitua eman du. Horietarik 182 tona telebistak izan dira eta 58 tona ordenagailuak.

Jasotakoaren % 75 birziklatu egin da, birziklatutakoaren % 45 beira, % 26 kobrea eta % 4 burdina izan delarik. Aparatu elektronikoen plastikoa (26 tona) ordea, zabortegira eraman da, horientzat ez baitago erabilpen ekonomikoki errentagarririk.

Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren txostenaren arabera 1.800.000 eta 2.100.000 kg etxetresna elektriko zaborretara botako dira urtero hurrengo 10 urteetan zehar, horietarik 400.000-700.000 kg jatorri industrialekoak izango direlarik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila