Lurretik urrunago dagoen izar baten aurretik pasatu zenean, planetaren grabitateak izarraren argia anplifikatu zuen. Planetaren grabitateak, beraz, lupa kosmiko baten lana egin zuen, eta hori dela eta aurkitu ahal izan dute astronomoek.
Grabitazio-lentearen efektu hori erabilita aurkitu duten lehen exoplaneta da. Sagittarius konstelazioan dago, eta nano gorri baten inguruan ari da biraka.