James Webb espazio-teleskopioak (JWST) Uranoren irudi harrigarriak eskaini ditu, haren infragorri-kamerari esker. Adibidez, planetari ezagutzen zaizkion 13 eraztunetatik 11 bereiz daitezke; orain arte beste teleskopioek eta zundek erakutsi dituztenak baino gehiago eta garbiago.
Horrez gain, atmosfera hobeto ezagutzeko aukera ere eman dute irudiek; bereziki, Ipar Poloaren gaineko lainoa. Antza denez, urtetik urtera distiratsuagoa bihurtzen ari da, baina astronomoek ez dakite zergatik. Galdera horri erantzuteko lagungarria izango da, beraz, JWSTarekin egindako behaketa.
Eta Uranoren 27 ilargi ezagunetatik 6 ere ikusten dira irudietan. Hurrengo behaketetan, are xehetasun gehiago jasotzea espero dute astronomoek.
Elhuyarrek garatutako teknologia