Txipak, bularreko-minbizia aurreikusteko

Bularreko minbizian zein gene aktibatzen diren ikus dezakeen txipak kasuan kasuko terapiak diseinatzen lagunduko die medikuei.

Minbiziaren itxurak datu gutxi ematen du gaitzak izango duen garapenari buruz, beraz, emakumezko gehienek hormona-tratamendua eta kimioterapia jasotzen dituzte batera.

Tratamendu bortitz hori minbizia erasokor bilakatuko dela aurreikusiz agintzen da, nahiz eta gero minbizien % 20k soilik egiten duen garapen hori.

Orain, aktibo dauden geneei begiratuta, minbizi erasokor horiek bereizteko metodo berri bat asmatu dute. Teknika horrekin, beharrezkoa ez den tratamendua jasotzen duten gaixoen kopurua murriztea lortuko litzateke.

Txipak eraldaturiko ADN-hariz estaliak daude, eta beraien osagarri mARNari, gene aktiboek zeluletan sortzen duten molekulari, atxikitzen zaizkionean argia emititzen dute. Horrela, aktibo dauden geneak ikusgai bihurtzen dira eta posible da minbizi erasokorren profila egitea.

Hala ere, txip garesti horiek gure kliniketara iritsi aurretik, azterketa sakonagoak behar izango dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila