Tximeletek ez dute kokaina maite

Kokainaren kontrako borrokan Eloria noyesi izeneko tximeleta, oso lagun eraginkorra izan daiteke.

Mendebaldeko gizartean kokainaren kontsumoa gora doala gauza nabarmena da. Droga honen kontrako borrokan tximeleta bat, Eloria noyesi izenekoa, oso lagun eraginkorra izan daiteke.

Hegoameriketan Malunbia esaten diote tximeleta honi eta konstatatu denez, koka-landareei erasotzeko zaletasun handia du. Horrexegatik Peruko agintariek tximeleta honen inguruko azterketa sakona egiteko asmoa dute, koka-soroen kontrako borrokan erabil daitekeen ikustearren.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila